Menu nagusira joan Eduki nagusira joan

partaidetza

 

 

Gobernuen konpromiso zehatzak bermatzea da Open Government Partnership (OGP)-ren xede nagusia, gardentasuna, kudeaketa eredugarria eta gobernagarritasuna bultzatzeko. Horretarako, garrantzi handia ematen die teknologia berriei. Jasangarriagoak, gardenagoak, arduratsuagoak eta herritarrekiko gertukoagoak izango diren gobernuak erdiesteko egiten du lan, haien kalitatea, zein herritarrek jasotzen dituzten zerbitzuena hobetze aldera.

2011an sortu zenetik, OGPk estatuekin egin du lan, nagusiki, baina 2016an, “aitzindariak diren estatu azpiko gobernuentzako” egitasmo pilotua jarri zuen martxa, tokiko esparruan ere irekiera jorratzeko asmoz. Mundu osoko 15 tokiko gobernuk eta udalek parte hartu zuten egitasmoan, gobernu irekiarekiko, eta herritarrak praktikan inplikatuko zituzten politikekiko konpromisoa hartuz. Epe motzean, atea beste 15 gobernuri zabaltzea da asmoa. Aldundiak tramiteak hasi zituen duela hilabete batzuk sarearekin lan egiteko.