Menu nagusira joan Eduki nagusira joan

Dirulaguntzak

Dirulaguntzak

Herritarren partaidetza kudeaketa publikoan txertatzeak konfiantza sortzen laguntzen du; izan ere, gobernuak indartu egiten dira, politika publikoak legitimatu, aniztasun soziala integratzen da, interes sozialak agenda publikoan sartzen dira, herritarrek bizitza publikoaren antolaketa prozesuetan parte-hartzen dute, eta gizarte zibilaren funtzioa sendotu egiten da.

Helburu eta lehentasun horiek betetzeko Gipuzkoako Foru Aldundiak, urteak daramatza udal eta herritar erakundeek sustatzen dituzten partaidetza prozesuak ekonomikoki babesten.

Gobernu Oneko eta Herritarren Partaidetzarako zerbitzuak aurten ere herritarren partaidetza sustatzeko bi dirulaguntza lerroen ditu: 

1. Udalei eta tokiko erakunde txikiei zuzendutakoak

2. Herritar erakundeei zuzendutakoak

 

 

 

 

DEIALDIA

Herritarren partaidetza sustatzeko dirulaguntzak lurraldeko UDALEI eta tokiko erakunde txikiei.

Herritarren partaidetza sustatzeko dirulaguntzak lurraldeko HERRITAR ERAKUNDEEI (Elkarteei).

 

EMATEA

Udal eta tokiko erakunde txikiak (2025)

Herritar erakundeak (2025)

Eskaera bakoitzaren espedientean sartzeko klikatu hemen

BALIABIDEAK

 

Deialdien inguruko nformazio orokorra

Udal eta elkarteen dirulaguntza lerroen inguruko ezaugarri nagusiak eta oinarrizko informazioa ezagutzeko, beheko irudietan estekatu:

 

 

Dirulaguntzaren zuriketa

Udalak A epigrafea. Zuriketa formularioa.

2025eko dirulaguntzen zuriketa egiten A epigrafera aurkeztutako prozesuek zuriketa formulario berri bat bete beharko dute.

Azpian dituzun bideoan eta gidan duzu informazio guztia.

 


 

 

Dirulaguntza nola eskatu

Dirulaguntzen eskaera bat Aldundiko aplikaziotik nola egin daitekeen ezagutu nahi baduzu, ikusi beheko bideo-tutoriala:

2023-2024 Dirulaguntzen gogobetetze maila

Gipuzkoako Foru Aldundiak herritarren partaidetza sustatzeko dirulaguntza eskaera egin duten udaletako eta herritar erakundeen iritzia jasotzen du bi urtero. Galdetegi anonimo baten bitartez jasotzen da informazioa eta horren helburua dirulaguntza lerro honen kudeaketa edota prozedura hobetzea da.

Emaitzen txostena: