- gipuzkoa
- Partaidetza
- Zuzendaritza ezagutu
- Partaidetzarako organoak
- Erakunde arteko espazioa
ERAKUNDEEN ARTEKO ESPAZIOA
Erakundeen Arteko Espazioaren xede nagusia hurrengoa da:
Lan egitea herritarren partaidetzaren garapenean, Foru Aldundiaren eta toki entitateen zeharkako jarduketa esparrutzat hartuta. Horretarako, Espazioak elkarrizketak sustatzera eta herritarren partaidetzako politikak bultzatzera bideratutako erakunde-esparrua izan nahi du bereziki, eta, aldi berean, esperientzia eta praktika onak trukatzeko eta arlo horretako gaiak denon artean ikasteko esparru bat.
Ezagutu 2024. Urteko ibilbidea:
Helburuak
Herritarren Partaidetzarako Erakunde arteko Espazioak, zehazki, helburu hauek ditu:
- Sare bat edo erakunde arteko topaketa espazio bat eratzea Lurralde Historikoko maila anitzeko gobernuen ikuspegitik, batik bat, foru gobernuaren eta tokiko gobernuen ikuspegitik, eta horren helburua herritarren partaidetzarako politikak sustatzea izango da, herritarren eta erakundeen arteko erlazioak indartu daitezen.
- Herritarren partaidetzaren arloko erakundeen esperientziak eta jardunbide egokiak trukatzeko espazio bat ezartzea, alor horretako elkarrekiko ikaskuntzako erakunde-komunitatea eta hobekuntza instituzionala sustatuta.
- Laguntza eta lankidetza teknikorako bideak hedatzea Espazioan dauden erakundeek betebehar arauemaileak egikaritzeko, araudiak eta ordenantzak onartzeko eta herritarren partaidetzarako metodologiak, prozesuak eta tresnak martxan jartzeko.
- Herritarren partaidetzako alorrean Foru Aldundiaren diru-laguntzen politika zehazten laguntzeko tresna izatea.
- Prestakuntza programak eta jardunaldi espezializatuak sustatzea, baldin eta zeharkako alor honetan eskuduntzak dituzten kargu publiko adierazgarrien eskumen instituzionalak indartzen badituzte eta herritarren partaidetzaren alorreko foru eta udal zuzendari eta teknikarien gaitasun profesionalak garatzen badituzte.
Egitura
Erakunde arteko Espazioaren egiturak hauek dira:

Zertan ari da eta zein erronka ditu?
2023-2027 legegintzaldia
Ezagutu zein den legegintzaldi honetarako lan-markoa:
2020-2023 legegintzaldia
Ezagutu 2020-2023 legegintzaldian egindakoa:
- Legegintzaldiko ibilbidearen ebaluazioaren bideoa:
- Legegintzaldiaren ebaluazioa eta datorrenaren aurreplangintzaren txostena:




