Zatoz eta zaindu: turismoa, enpleguaren eta ongizatearen motorra Gipuzkoarentzat
2025/10/02

Lehen mahai-ingurua turismoaren alderdi ekonomikoan zentratu zen. 'Benetako ekonomia, benetako enplegua: turismoaren balioa Gipuzkoan' izenburupean, Laura Chamorro El Diario Vasco egunkariko kazetariak gidatutako mahai-inguruan, Alfonso Gurpegui (Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Inklusio sailburuordea), Jon Elzo (Gipuzkoako Turismo Behatokiko koordinatzailea), Asier Pereda (Euskadiko Apartamentu Turistikoen Elkarteko presidentea), Libe Otegui (Gipuzkoako Foru Aldundiko Turismo zuzendaria) eta Sandra Jaramillo (UGTko ordezkaria) aritu ziren gaiari heltzen.