Garapen profesionalerako funtsezkoak diren arloetan zure ezagutzak zabaldu nahi dituzu? Gipuzkoa Turismoko HUBean prestakuntza aurreratuak eskaintzen ditugu, turismoaren sektorearentzat interes handiena duten gaietan adituak direnen eskutik. Zibersegurtasunetik, Adimen Artifizialera, Big Datatik eta Neuromarketingetik, zure eremu profesionalean nabarmentzen lagunduko dizuten gai ugari eskaintzen dizkizugu.
Gure prestakuntzak zure beharretara egokitzen dira, hainbat modalitate eskaintzen baititugu: presentziala, online edo hibridoa. Gainera, gure prestakuntzak eduki eguneratuena eta garrantzitsuena eskaintzeko diseinatuta daude, zure lanegunean ikasitakoa berehala aplikatu ahal izan dezazun.
Ez galdu aukera gure prestakuntza aurreratuekin zure ibilbide profesionala indartzeko. Atxiki zaitez, erabat doan, eta nabarmendu zaitez zure sektorean!

HUB GIPUZKOA TURISMOAn hainbat jarduera antolatzen ditugu, TOPAKETAK izenburupean. Egiaztatu dugu gogobetetze-iturri garrantzitsuak direla bertaratzen diren profesionalentzat, loturak sortzen laguntzen dutela, eta, askotan, lankidetza interesgarriak sortzen dituztela helmugentzat, baliabideentzat eta enpresa parte-hartzaileentzat. Jarduera-programaren barruan 2 formatu identifikatzen ditugu: Bisita teknikoak eta Topaketak.

Egun osoko bisitak Gipuzkoako lurraldeko baliabideak ezagutzeko. Normalean 30-40 pertsona inguru elkartzen dira bisita bakoitzean, eta sektoreko beste profesional batzuk ezagutzeko eta elkarlanerako loturak sortzeko aprobetxatzen da. Horiek guztiak preskriptoreak dira beren lanean, hala nola gidak, turismo aktiboko enpresaburuak, agentzia-hatzaileak, hoteletako harrerako edo atezaintzako langileak, beste ostatu-establezimendu batzuetako jabeak, turismo bulegoetako langileak, etab.

Topaketetan HUB komunitateari atxikitutako profesional batek turismoarekin lotutako produktu, proiektu... bat aurkezten du turismoko gainontzeko kideek horren berri izan dezaten, produktu edo proiektua ezagutzera emateko helburuarekin.