TURISMOKO HUBa Turismo Zuzendaritzak bultzatutako tresna bat da, eta Gipuzkoako helmuga turistikoaren kudeaketa, koordinaziora eta dinamizaziora bideratuta dago. Bere helburua lurraldeko turismo-ekosistema osoarentzako topagune eta laguntza estrategikorako puntu gisa jardutea da.

HUB honen bidez, sektore turistikoko enpresa eta eragileen eskura jartzen dira aholkularitza zerbitzuak, ezagutza sortzeko ekimenak eta berrikuntza sustatzeko laguntza. Gainera, esperientzien trukea eta proiektu kolaboratiboen sorrera bultzatzen ditu, helmugaren lehiakortasuna indartuz.

HUBera atxikitzea %100 doakoa da Gipuzkoako turismo sektoreko enpresa, profesional eta eragile guztientzat, eta horrela, lurraldeko turismo-sare osoarentzat parte-hartze ireki, inklusibo eta eskuragarria bermatzen da.


 

Bete ezazu izen-emate inprimakia Hub Gipuzkoa Turismoako komunitatearen partaide izateko. Agiria bidali eta erregistroa burutu bezain laster, gure HUB-ean antolatuko diren ikastaro, tailer eta ekintzetara eta gure aretoetako erreserbara sarbidea izango duzu.

 

                                                                                        HUBera atxikitu       HUB Komunitatea