Albisteak

Bi erakundeek hainbat gai jorratu dituzte, hala nola Hondarribian ezarriko den hiri-autobusa Mugi sisteman integratzea, Oarsoaldea-Bidasoako Lurraldebusen proiektu aldatua, markesinak berritzea edo Hondarribiko herria eta Hendaia lotzen dituen txaluparen Mugi sisteman integratzeko aukera aztertzea

Gehiago irakurri

Bi erakundeek udalerriko lurraldebusen ibilbideak zabaltzeko aukera aztertu dute, udalerrira irits daitezen, eta Aizarna eta Arroako auzobus zerbitzua Mugin integratzeko aukeraz hitz egin dute, zerbitzu horren erabiltzaile guztiek tarifa-sistema horren onura guztiak izan ditzaten, bide batez zerbitzua bera hobetuz.

Gehiago irakurri

Maiatzaren 9, 10, 11 eta 12an, Donostia, Oarsoaldea eta Bidasoa Pasaiarekin lotzen dituzten Lurraldebuseko lineek zerbitzu bereziak eta autobus gehiago izango dituzte, egun horietan espero den erabiltzaile kopuru handiari erantzuteko. Gainera, Pasaiako motora joan-etorrian ibiliko da etengabe bi minutuan behin Pasai San Pedro eta Donibane artean.

Gehiago irakurri

DG21E linearen irteera guztiak bost minutu aurreratuko dira (Leintz Gatzaga>Eskoriatza>Arrasate), beste linea eta garraiobide batzuk hartu behar izaten dituen jendeari erraztasunak emateko. Larunbat eta jaiegun iluntzean Aretxabaletatik ateratzen diren autobusen ordutegia zabaldu egingo da, eta 20:45ean eta 21:45ean izango dira azkenak. Aldaketak datozen asteetan jarriko dira indarrean.

Gehiago irakurri

Azahara Domínguez diputatuak jakinarazi du neurri horri esker hilean 300 euro baino gehiago aurreztuko dutela elkarteko kideek; izan ere, 25 urtetik beherako ikasleek 72 euro inguru ordainduko dute zerbitzu horrengatik, eta 25 urtetik gorakoek, berriz, 90 euro inguru.

Gehiago irakurri

Azahara Domínguez, Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako diputatua: "Larunbat honetan, gaueko zerbitzuak jarriko ditugu UK49G linean (Zumaia-Donostia), joan den asteburuan egin genuen moduan. Hauek 00:00etan, 01:00etan, 02:00etan, 03:00etan, 04:00etan, 05:00etan eta 06:00etan izango dira Zumaia eta Orio artean, beharren arabera. Era berean, UK46G (Zumaia-Zestoa) berriro indartuko dugu arratsaldean zein gauean, dauden beharren arabera”.

Gehiago irakurri

Azahara Domínguez, Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako diputatua: "Asteburu honetan Zumaian ospatuko diren San Telmoko jaiak direla eta, larunbat honetan, apirilaren 6an, gaueko zerbitzuak jarriko dira UK49 linean (Zumaia-Donostia) 00:00etan, 01:00etan, 02:00etan, 03:00etan, 04:00etan, 05:00etan eta 06:00etan Zumaia eta Orio artean, beharren arabera. Era berean, UK46 (Zumaia-Zestoa) indartuko da arratsaldean zein gauean, dauden beharren arabera”.

Gehiago irakurri

“Apirilaren 8tik aurrera, astelehenetik ostiralera, DB05 (Ondarroa-Zumaia) linearen lehen espedizioa Ondarroatik 06:15ean, eta ez 06:20an aterako da; Zumaiatik, berriz, 07:05ean abiatuko da, eta ez 07:10ean. Modu honetan beste garraiobide batzuekin transbodoa gauzatzen dugu", jakinarazi du Azahara Dominguez diputatuak.

Gehiago irakurri