IDAZKERA DENBORAN ZEHAR

Idazteko era ez da beti gaur egun ezagutzen dugun bezalakoa izan, aitzitik, etengabeko aldaketa jasan izan du historian zehar. Ondorioz, kontserbatzen ditugun antzinako dokumentuak irakurtzeko, bereziki XVIII. mendera artekoak, ezinbestekoa da “irakurtzen jakitea” eta garai ezberdinetan izandako idazketa era ezberdinak zeintzuk izan ziren jakitea. Aitzinako eskritura aztertzen duen zientzia paleografia da. Web-guneko atal honetan horien adibideak erakutsiko dizkizugu, aipatutako zailtasunak non egon daitezkeen ikus dezazun.

Dena den, garrantzitsua deritzogu irakurketan izan daitezkeen arazoak eginaz gainditzen direla azpimarratzea; dokumentu irakurterrezenetatik hasiz, praktika bidez zailtasunik handienak dituzten agiriak irakurtzen amaitu daiteke.

 

XVI. mendeko idazkera

XVII. mendeko idazkera

XVIII. mendeko idazkera

XIX. mendeko idazkera