Administrazio Korporatiboa

 

Erakunde Sindikalaren Probintzia-ordezkaritza (AISS) (1941-1976)

Bolumena: 29 kaxa; 3,75 ml

Garrantzia eta edukia:

AISS Erakunde Sindikalaren Probintzia-ordezkaritza Estatuaren administrazio delegatuaren erakunde bat izan zen; 1940an sortua zen eta Sindikatuen Ordezkaritza Nazionalari atxikia egon zen, 1978an iraungi arte (906/1978 Errege Dekretua).

Bere historian zehar Mugimendu Nazionalaren mendean egon zen, eta egoitza Donostian zuen. 1976ko urriaren 8ko Errege Dekretu Legearen bitartez, antzinako Erakunde Sindikala erakunde autonomo bihurtu zen eta Gobernuko Lehendakaritzara atxikia geratu zen, Zerbitzu Sozioprofesionalen Administrazio Instituzionala (AISS) izena hartuz.

Ordezkaritzak, bere esparruan, ekintza sindikalak koordinatzen zituen eta sindikatuei eta entitate sindikalei zerbitzu komunak emateko eta antolatzeko ardura zuen. Gainera, Kontseilu Sindikal Probintzial bat zegoen: organo kolegiatu bat, Kongresu Sindikalaren antzeko eginkizunak zituena baina probintziaren esparruan.

Kontsultarako baliabideak:

Funts honen deskribapena landu gabe dago. Hala ere, funtsa osatzen duten kaxen inbentarioa daukagu, artxiboan jasotako transferentzien lekuko gisa.

Funtsaren osotasuna:

Artxiboan, ordezkaritza honen langile espedienteak gorde dira soilik, 1941etik 1976 artekoak.

Kontsultatzeko mugak:

Datu pertsonalak dituzten dokumentuak dira sarbide mugatukoak, betiere hil gabeko pertsonei buruzkoak badira.

Dokumentuen egoera fisikoa:

Egoera fisiko onean kontserbatzen dira.

Sailkapen-taula:

Erakunde Sindikalaren Probintzia-ordezkaritza (AISS) (1941-1976)

  • Langileen espedienteak (1941-1976)