Harremanetarako informazioa eta kokapena

Gipuzkoako Probintziako Artxibo Historikoa

+34 943 41 50 60
                                                                    Astelehenetik ostiralera: 08.30 - 14.30

 

Nola iritsi

Gipuzkoako Probintziako Artxiboa eta Gipuzkoako Protokoloen Artxiboko Historikoa Oñatin daude, Gipuzkoa barnealeko herrian. Oñatira iristeko moduak ezagutzeko kontsultatu ondorengo webgunea: Turismo bulegoko webgunea.

 

 
Mapa Grisa
Mapa
Mapa Grisa

Ezagutu nahi gaituzu?

Bisita bat hitzartzeko idatzi gure emailera: ahpg-gpah@gipuzkoa.eus edo deitu 943 41 50 60 telefonora.

 

Ordutegia

Neguko ordutegia (urtarrilaren 1etik maiatzaren 31ra eta urriaren 1etik abenduaren 31ra): astelehena, asteazkena, osteguna eta ostirala 8.30etatik 14.30etara, eta asteartetan 8.30etatik 17.45etara.

Udako ordutegia (ekainaren 1etik irailaren 30era): astelehenetik ostiralera 8.30etatik 14.30etara.

 

Egutegia

Artxiboa astelehenetik ostiralera dago irekita, egunero jaiegunak izan ezik. Gipuzkoako Lurralde Historikoko jaiegunak eta tokiko jaiak hauek dira: urtarrilaren 6, martxoaren 19, apirilaren 2, 3 eta 6; maiatzaren 1; uztailaren 31; irailaren 29 -tokiko jaieguna-; urriaren 12; abenduaren 8, 24, 25 eta 31. Egun horietan artxiboa itxita dago.

 

Zeinek kontsultatu ditzake dokumentuak?

Artxiboak doakoak dira eta edonor bertarako daiteke. Identifikatzeko dokumenturen bat aurkeztea eta kanpoko erabiltzaileen fitxa betetzea besterik ez da behar.

Funtsean, bi faktorek mugatu dezakete dokumentuen kontsulta: bata, dokumentuen kontserbazio-egoerak, ezin dira egoera txarrean dauden dokumentuak kontsultatu, oraindik gehiago kaltetu daitezkeelako; eta bestea, indarrean dagoen legediaren arabera, babestu beharreko datu pertsonalak egoteak.

Nolanahi ere, komenigarria da jakitea, batzuetan, dokumentuak kontsultatzeko nolabaiteko praktika behar dela, batez ere dokumentu zaharrak irakurtzeko. Gaur egungo gure idazkera mendeetan zehar izandako bilakaera baten emaitza da eta garai bakoitzean idazkerak forma ezberdinak dauzka.  Kontsultatu ezazu gure webguneko "Idazkera denboran zehar" atala, idazkera moten inguruko ideia bat egiteko.