Artxiboa

Gipuzkoako Probintziako Artxibo Historikoaren eraikina

Artxiboaren funtzio nagusia Gipuzkoako lurralde historikoko dokumentu-ondarea zaintzea, kontserbatzea eta zabaltzea da. Gipuzkoako dokumentu-ondare horretatik nagusiki fede publikoarekin, justiziarekin, hezkuntzarekin edo estatuko administrazio periferikoarekin zerikusia duten artxibo-funtsekin lan egiten dugu

Oñatin gaude.

Artxiboan, artxibo-dokumentuen kudeaketan, kontserbazioan eta zabalkundean adituak diren profesionalen talde txiki bat gara. Dokumentuak antolatzeaz, deskribatzeaz, zaintzeaz eta zabaltzeaz arduratzen gara, bai eta haietarako sarbidea errazteaz ere, pergaminorik zaharrenetik hasi eta dokumentu berrietaraino.

Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Sailaren mendeko erakundea gara. Eraikina eta artxiboko funtsen zati bat estatuaren titulartasunekoak dira, eta Gipuzkoako Foru Aldundiak kudeatzen ditu EAEko kudeaketa-transferentzia baten bidez.

Tolosako Gipuzkoako Artxibo Nagusiko lankideekin lankidetzan dihardugu.

Ondarearen berri hainbat bideren bidez zabaltzen dugu, artxiboan bertan artatzen dugu, baina askoz gehiago webgunearen eta lineako beste baliabide batzuen bidez.

 

Zure ikerketak egin dituzunean, baliteke beste erabiltzaileentzat interesgarria izan daitekeen informazioa bildu izana: dokumentuen edota pertsonen zerrendak, erreferentzia zehatzak, protokoloen aurkibideak... Informazio hori beste erabiltzaile batzuekin partekatu nahi duzu?

Gehiago ikusi