Antzinako dokumentuen irakurketa praktikak

Gida bat dokumentu mota eta eskrituretan zehar
 
Atal honetan artxiboan gordetzen diren dokumentu motak azaltzea dugu helburu; eta bidaiarik gabe horiek ezagutzeko aukera ematea: zein forma duten, zer informazio duten, zer "kontatu" diezaguketen...

Errazagoa suertatzeko asmoarekin, bi azpiatal egin ditugu. Lehenak, kontserbatzen ditugun dokumentuak nolakoak diren jakinarazten du: zein forma duten, zeri buruz hitz egiten duten...
•    Zeintzuk eta nolakoak dira notario-dokumentuak?
•    Nolakoak dira Hipoteka Kontularitzen erregistro-liburuak?
•    Nolakoak dira Oñatiko Unibertsitateko dokumentuak?
 
Bigarren azpiatala, aldiz, XVI. eta XIX. mendeen artean egon ziren idazteko moldeen edo idazkeren inguruan laguntza emateko pentsatu da. Kontutan hartu behar dugu historian zehar idazkeraren forma ez dela beti berdina izan; aitzitik, asko aldatu da. Zuk zeuk ikus dezakezu idazkera denboran zehar deituriko atalean.