Danzalavarekin elkarlana 2022an

Arabar ekimeneko zenbait tailerretako izen-ematea eta bidaia gastuetarako laguntza emango diegu gipuzkoar dantzari batzuei. Apirilaren 1ean gure areto birtualean egindako aurkezpenean eman genuen Danzálavak eta Gipuzkoako Dantzaguneak 2022an izango duten lankidetzako jardueren berri.

-ren irudia
 Danzalavarekin elkarlana 2022an

Araban dantza garaikidea sustatzen

Zuriñe Benavente dantzariak eta Ignacio Monterrubio musikariak sustatutako proiektua da Danzálava, eta urtean zehar dantza garaikidearen inguruko zenbait jarduera antolatzen dituzte: tailerrak, erakustaldiak, saioak, etab.  

Gipuzkoako Dantzagunearen laguntza Danzálavaren ikastaroetan parte hartzeko

Eskaera egiten duten hiru gipuzkoarren artean, honako hiru tailerretako izen-ematea eta bidaia-gastuetarako laguntza (25€) emango ditu Gipuzkoako Dantzaguneak (antolatzaileen esku geratuko dira hautatzeak):

Ezagutu Danzálava ekimena.