Gipuzkoako Dantzaguneak Sortutakoak Tradizionala programaren 11. ediziorako deialdia egin du, Gipuzkoan dantza tradizionaleko proiektuak sortu, garatu eta zabaltzeko. Deialdi honetara aurkez daitezke tokiko edo tradizioz jasotako dantzen sormen, berregite edota egokitze proiektuak; tokiko dantza tradizionalen testuingurua eta ezaugarriak definitzeko ikerketa- edo dokumentatze-lanak; dantza irakasteko material pedagogikoa sortzeko eta garatzeko proiektuak. Proiektuak aurkezteko epea: abuztuaren 26tik urriaren 2ra arte.
Gehiago irakurri