Albisteak

Gipuzkoako Dantzaguneko Sortutakoak 2026 dirulaguntzen ebazpena argitaratu dugu dagoeneko. Balorazio batzordea Carine Aguirregomezkortak (Malandain Ballet Biarritz), Igor Calongek (Sortzailea), Nando Piñeirok (Egiako KE-ko Zuzendaria), eta Oihana Vesgak (Sortzailea) osatu dute, Bertha Bermúdez eta Adriana Pous idazkari izanik.

Gehiago irakurri

Gipuzkoako Dantzaguneak Sortutakoak programaren edizio berria abiarazi du. Martxoaren 26tik apirilaren 20ra (14:00) bitartean, dantza profesionalek bost modalitate desberdinetan aurkeztu ditzakete beren proiektuak. Aurtengo oinarriak 2026ko lehen hiruhilekoan sektorearekin egindako mahai sektorialen emaitza dira, laguntzak artisten eta prozesuen behar errealetara egokitzeko asmoz.

Gehiago irakurri

Bost egunetan zehar, goiz osoko saio trinkoetan dantza klasikoa eta garaikidea uztartuko dituzte ikastaroek. Horrekin batera, dantzarien prestakuntza osatzeko jarduera osagarriak egingo dira egunero sektoreko profesional adituekin. Azken eguneko saioa eta erakustaldia Lekuona Fabrikan egingo da.

Gehiago irakurri

Gaur, Dantzagunean egindako ARTiK topaketetari hasiera emateko, Dobla proiektuaren lehen deialdia aurkeztu da. Mugaz gaindiko ekimen honek Euskadi, Nafarroa eta Euskal Hirigune Elkargoaren lurraldeko konpainien ikuskizunak programatzea eta profesionalak trebatzea du helburu. Hautagaitzak aurkezteko epea gaur, otsailak 19, ireki da eta martxoaren 9ra arte egongo da zabalik.

Gehiago irakurri

2026an, ARTiK hausnarketarako, praktikarako eta elkarrizketarako lau jardunaldiren inguruan artikulatuko da, EDNren lan-ildoei lotuta. Topaketa hauek artisten, egituren eta sektoreko eragileen arteko trukerako guneak proposatzen dituzte, sorkuntza-prozesuetan, garapen artistikorako baldintzetan eta egungo testuinguruaren erronketan arreta jarriz.

Gehiago irakurri

Dantza-espazioak tratu onaren eta segurtasunaren eredu izan daitezen, Dantzan Ikasi programak formakuntza saio berezia antolatu du Beasainen. Zain elkartearen eskutik, haur eta nerabeen babeserako tresnak eta genero-indarkeriari aurre egiteko gakoak landuko dira, metodologia parte-hartzaile baten bidez dantzako profesional eta irakasleei baliabide praktikoak eskainiz.

Gehiago irakurri

Thierry Truffaut antropologo baionarrak Ihauteri: Ilunpetik argira liburua aurkeztuko du Donostiako San Telmo Museoan urtarrilaren 13an. Inauterien eta neguko festen inguruko 50 urte baino gehiagoko ikerketen emaitza sintetizatzen du lan berri honek, Patxi Beltzaiz argazkilariaren irudiekin osatua. "Putz egitea ez da jolastea" kapituluan oinarrituta, Truffautek euskal tradizioen alderdi sakon eta ezezagunetan murgilduko gaitu.

Gehiago irakurri