Dantzagunea
- gipuzkoa
- Dantzagunea
- Hasiera
Gipuzkoako Dantzagunea
Dantzaren sektorea sustatzeko Gipuzkoako Foru Aldundiaren zerbitzua.
DANTZAGUNEA Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Errenteriako Udalak babestutako zerbitzu bat da, dantzaren sektorea sustatzeko jaio zena. Errenterian du kokalekua, eta bertan egoitza artistikoak bideratzeko eskuragarri ditugu dantza-aretoak. Sorkuntza, ikerketa, prestakuntza eta komunitatea sendotzeko lan egiten dugu. Horretarako, lurraldeko hainbat erakunde eta ekimenekin elkarlanean aritzen gara. Horietako batzuek, Donostiako Musika eta Dantza Eskola edo Errenteriako Herri Arte Eskola kasu, espazioen erabileran eta dinamizazioan parte hartzen dute bereziki.
Tokiko eta eskualdeko beste sare eta erakunde batzuk, hala nola Gertu Kultura, Gazteszena, Tabakalera, Karrikan, Atalak Sarea, Cruceiros Paraíso, Aterpean edo Sorburu, proiektuetan, dantza transmisio eta zabalkunde jardueretan, baita sorkuntza eta prozesu koreografikoen laguntza programetan ere parte hartzen dute.
Intereseko estekak
Azken Albisteak
DANTZAN IKASI: Zer dakigu Eibarko dantzaera zaharrari buruz? Mintegi berria Mikel Sarriegirekin
Datorren martxoaren 5ean, Dantzan Ikasi programaren baitan, Eibarko Portalea Kultur Etxera mintegi bat antolatu da. Mikel Sarriegi ikertzaileak Eibarko dantza-sistema eta Gipuzkoako dantza-maisuen oinordetza nola uztartzen diren aztertuko du, 25 urteko ikerketa baten ondorioak partekatuz.
Gipuzkoako Dantzaguneak U-Battle programa hartuko du, dantza urbanoen sormena bultzatzeko
Unity elkarteak, Gipuzkoako Dantzagunearen eta Lekuona Fabrikaren laguntzrekin, U-Battle ekitaldiaren edizio berri bat aurkezten du otsailaren 20tik 22ra bitartean.
ARTiK 2026: gaztetasuna eta artista berriak aztergai lehen topaketan
2026an, ARTiK hausnarketarako, praktikarako eta elkarrizketarako lau jardunaldiren inguruan artikulatuko da, EDNren lan-ildoei lotuta. Topaketa hauek artisten, egituren eta sektoreko eragileen arteko trukerako guneak proposatzen dituzte, sorkuntza-prozesuetan, garapen artistikorako baldintzetan eta egungo testuinguruaren erronketan arreta jarriz.