- gipuzkoa
- Dantzagunea
- Informazioa
Zer egiten dugu Gipuzkoako Dantzagunean?
Dantzaren alorrean dihardutenei laguntzea eta dantza-ekimenen sustapena babestea helburu duen baliabide-gunea da Gipuzkoako Dantzagunea.
Honako hauek dira Gipuzkoako Dantzagunearen lan-lerro nagusiak:
-
Sorkuntza
Sorkuntza koreografikoa sustatzeko baliabideak helarazten dizkiegu sortzaileei, eta aretoak lagatzen dizkiegu.
Sortutakoak programaren bidez, sorkuntza-prozesuak babesten eta sustatzen ditugu, diruz laguntzearekin batera.
-
Aholkularitza
Bulego irekia zerbitzuarekin, dantza-proiektua aurrera eramateko laguntza ematen diegu egileei. Dantza-proiektuen kudeaketan, komunikazioan eta antolaketan baliozkoa duten aholkularitza zerbitzua eskaintzen diegu.
-
Formazioa
Dantza-profesionaleei zuzendutako etengabeko formazio-programa osatzen dugu, dantza-sektoreko agente askorekin elkarlanean. Ezagutu Gipuzkoako Dantzaguneko formazio-jarduera.
-
Komunikazioa eta hedapena
Gipuzkoako Dantzaguneko komunikazio-kanalen bidez, bertako jardunaren berri ematen diogu Gipuzkoako dantzako komunitateari. Dantza-ekimenak aurrera ateratzen dituzten dantza-profesional eta dantza-ekintzaileen lana ezagutzera eman eta dantza-proiektuei oihartzuna emateko laguntza eskaintzen dugu.
-
Dokumentazioa
Gipuzkoako Dantzagunean eta haren inguruan garatzen diren jarduerak dokumentatzen ditugu, eta dokumentaziorako baliabideak eskaintzen dizkiegu sortzaileei.
Nola iritsi
Helbidea
- Pilotarien kalea, z/g (Niessen eraikina)
- 20100 Errenteria
- Tlf.: 34 943 021 624
- E-mail: dantzagunea@gipuzkoa.eus
Ordutegia:
- Bulego-ordutegia: 9:00-17:00, astelehenetik ostiralera
- Gabonetan, Aste Santuan, eta udan: 9:00-15:00
- Aretoak lagatzea: ikus aretoak eskatzeko eta erabiltzeko prozedura
- Bulego irekia: Gipuzkoako Dantzaguneko aholkularitza-zerbitzua eskatzeko, telefonoz edo emailez lotu behar da hitzordua
Garraio publikoa:
- Euskotren: Hendaia-Lasarte linea. Geltokia: Errenteria.
- Lurraldebus: hainbat linea.
- Renfe: aldiriak, geltokia: Lezo-Errenteria.
Dantzagunea
Pelotarien kalea, z/g (Niessen eraikina)
20100 Errenteria
Oficina central de información y atención ciudadana
Lekuen deskribapena
Honako baliabideak ditu Gipuzkoako Dantzaguneak:
- Dantzarako 4 areto
Areto guztien zoruek egurrezko tarima flotatzailea dute.
Hainbat dantza-mota egin ahal izateko, bi estaldura mota dituzte aretoetako zoruek:
- Areto nagusia: 240 m2, linoliozko estaldura
- Areto ertaina: 160 m2, linoliozko estaldura
- Areto txikia: 115 m2, egurrezko estaldura
- Erabilera anitzeko aretoa: 75 m2, egurrezko estaldura
Aretoetako ekipamendua:
- Musika-ekipoa (gailu elektronikoak konektatzeko mini-jack konexioa, eta cd-irakurgailuarekin)
- Ispiluak (estali ahal izateko estoreak)
- Aire girotua eta berogailua
- Barra mugikorrak daude eta piano bat
Gipuzkoako Dantzaguneko aretoak erabiltzeko eskaera egin behar da, egingo den jardueraren azalpen labur batekin. Aurretik, aretoen egutegia begiratzea eskatzen da.
- Aldagelak: komunak, dutxak, eta giltzatutako armairuak
- Biltegia: materiala gordetzeko biltegia (biltegia erabiltzeko eskaera-orria bete)
- Sortzaileen txokoa: lanerako gunea
- Bilera-gela: lan-bilerak egiteko
- Bulegoa: Gipuzkoako Dantzaguneko kudeaketa, aholkularitza, koordinazio, eta komunikazio gunea.
- Materiala: Gipuzkoako Dantzaguneak sortzaileen eskura ditu:
- Argazki- eta bideo-kamera bat
- Tripodea
- Irudi-proiektorea
- Monitore bat
*Materiala erabiltzeko, eskaera-orria bete.
Kontaktua
Pelotari kalea, z/g (Niessen eraikina), 20100 Errenteria
Tlf: (+34) 943 021 624
Email: dantzagunea@gipuzkoa.eus
Iradokizun edo iruzkinen bat egin nahi baduzu honako formularioa erabil dezakezu: