Menu nagusira joan Eduki nagusira joan

Dantzagunea

Zer egiten dugu Gipuzkoako Dantzagunean?

Dantzaren alorrean dihardutenei laguntzea eta dantza-ekimenen sustapena babestea helburu duen baliabide-gunea da Gipuzkoako Dantzagunea.

Honako hauek dira Gipuzkoako Dantzagunearen lan-lerro nagusiak:

  • Sorkuntza

Sorkuntza koreografikoa sustatzeko baliabideak helarazten dizkiegu sortzaileei, eta aretoak lagatzen dizkiegu.

Sortutakoak programaren bidez, sorkuntza-prozesuak babesten eta sustatzen ditugu, diruz laguntzearekin batera.  

  • Aholkularitza

Bulego irekia zerbitzuarekin, dantza-proiektua aurrera eramateko laguntza ematen diegu egileei. Dantza-proiektuen kudeaketan, komunikazioan eta antolaketan baliozkoa duten aholkularitza zerbitzua eskaintzen diegu.

  • Formazioa

Dantza-profesionaleei zuzendutako etengabeko formazio-programa osatzen dugu, dantza-sektoreko agente askorekin elkarlanean. Ezagutu Gipuzkoako Dantzaguneko formazio-jarduera.

  • Komunikazioa eta hedapena

Gipuzkoako Dantzaguneko komunikazio-kanalen bidez, bertako jardunaren berri ematen diogu Gipuzkoako dantzako komunitateari. Dantza-ekimenak aurrera ateratzen dituzten dantza-profesional eta dantza-ekintzaileen lana ezagutzera eman eta dantza-proiektuei oihartzuna emateko laguntza eskaintzen dugu.

  • Dokumentazioa 

Gipuzkoako Dantzagunean eta haren inguruan garatzen diren jarduerak dokumentatzen ditugu, eta dokumentaziorako baliabideak eskaintzen dizkiegu sortzaileei.