DEIALDIA: Gizarte- eta kultura-proiektuetarako laguntzen deialdia 2021, Kutxa Kultur

Gizarte- eta kultura-proiektuetarako laguntzak eskatzeko seigarren deialdi irekia egin du gaur Kutxa Fundazioak; Gipuzkoan irabazi asmorik gabe dauden elkarte eta erakundeek 2021ean gauzatuko dituzten proiektuetarako da. Eskaerak aurkezteko epea abenduaren 10 arte dago irekita.

-ren irudia
 DEIALDIA: Gizarte- eta kultura-proiektuetarako laguntzen deialdia 2021, Kutxa Kultur

Deialdi honen helburua honako eremu hauetan proiektuak garatzen eta bultzatzen dituzten erakunde eta entitateei laguntzea da: gizarteratzea eta bizikidetza, gizarte-ongizatea eta autonomia pertsonala sustatzea, zahartze aktiboa eta bakardadearen prebentzioa, genero-berdintasuna eta gizarte-ekitatea sustatzea, prestakuntza eta enplegagarritasuna, gizarte- eta ekonomia-garapen jasangarria eta trantsizio ekologiko bidezkoa, zientziaren sorkuntza eta zabalkundea, kulturaren sustapena, balioetan heztea, pentsamendu kritikoa sustatzea, eta euskararen sustapena.

Ahalik eta proiektu gehienetara zabaldu nahi ditu laguntzak Kutxa Fundazioak. Gutxi gorabeherako erreferentzia gisa, gehienez % 25eko laguntzak aurreikusten ditu 50.000 eurotik gorako aurrekontua duten proiektuetarako, eta gehienez % 75ekoak 50.000 eurotik beherako aurrekontua dutenetarako.

Aurkezteko epea: 2020ko azaroaren 5etik, 9:00etan, abenduaren 10ra (14:00ak arte)

Informazioa: Kutxa Kultur