TAILERRA DANTZAGUNEAN: "Gorputz sortzailea", Sol Vazquez maiatzaren 7 eta 8an (Haatik konpainia)

Ikastaro honen proposamen nagusia gorputz eta pentsamendu malguago, analitikoago eta aktiboago bat bilatzeko esplorazioa bultzatzea da. Praktika lurreko lanarekin, banakako, binakako edo taldekako gidatutako inprobisazioarekin egingo da, horretarako teknika ezberdinez baliatuz. Entrenamenduak geure hezur-egituraz eta egitura muskularraz ezagutza kontzienteagoa proposatzen digu, baita ekintzen gaineko arintasun eta askatasun gehiago ere.

-ren irudia
 TAILERRA DANTZAGUNEAN: "Gorputz sortzailea", Sol Vazquez maiatzaren 7 eta 8an (Haatik konpainia)
  • Datak: maiatzaren 7a eta 8a
  • Ordutegia: 10:00 - 14:00
  • Tokia: Gipuzkoako Dantzaguneko areto nagusia
  • Nori zuzendua: dantzari eta mugimendu arteetako artisteri zuzendua
  • Prezioa: 60€ (50€ ADDE edo ARTEKALE bazkideentzat)
  • Izen-ematea eta informazioa