MASTER CLASSA + IKUSKIZUNA: "Eclat", Adriana Bilbao otsailaren 12an eta 13an

Donostia Kulturarekin dugun lankidetzaren barruan, Adriana Bilbao koreografoak master class bat emango du Gipuzkoako Dantzagunean otsailaren 12an. Bertan landuko ditu hurrengo egunean Donostiako Gazteszenan emango duen "Eclat" ikuskizuneko sorkuntza-prozesuaren zenbait atal eta kontzeptu.Hainbat emoziori lotutako baliabideak landuko dira, oinarri flamenko batetik, denboraz gaindiko ñabardurekin.

-ren irudia
 MASTER CLASSA + IKUSKIZUNA: "Eclat", Adriana Bilbao otsailaren 12an eta 13an

Master classa

  • Data: otsailaren 12a, ostirala
  • Tokia: Gipuzkoako Dantzagunea, areto nagusia
  • Ordutegia: 18:30-20:00

Emanaldia: Eclat

Prezioa: 15€ (master classa + ikuskizuneko sarrera)

Izen-ematea: dantzagunea@gipuzkoa.eus

Sinopsia: Eclat

Moda diseinua, musika eta dantza dira IX. mendearen amaieratik XX. mendera bitarteko ibilbide berezi baten protagonistak. Emakumeen modaren zenbait mugarritan zentratzen den bidaia da, historiako aldi horretako aldaketa sozial, kultural eta ekonomiko handiak irudikatzeko. Bigarren Iraultza Industriala, bi Mundu Gerrak, mugimendu abangoardistak, eskubide berdintasunaren aldeko borroka, mugimendu feminista... mundua oso azkar aldatzen den urteak dira, eta harekin batera, emakumezkoen jantziak. Kortsetik galtzak edo minigonara pasatzearen atzean bilakaera handia dago ideietan. Ez dira jantziak bakarrik, munduarekin erlazionatzeko modu bat sinbolizatzen dute.

Informazioa: Donostia Kultura