Atzealdea Ikasketak amaitu eta lau urteetara ordainsaria hazi bada ere, oraindik genero-arrakala mantentzen da

Ikasketak amaitu eta lau urteetara ordainsaria hazi bada ere, oraindik genero-arrakala mantentzen da

Beste baten kontura lan egiten duten eta unibertsitate-ikasketak (Graduak eta Zikloak) dituzten langileen kasuan, ordainsaria- urteko batez besteko kotizazio-oinarri gisa espresatua (BCM)- hazten doa ikasketak amaitu zirenetik denbora gehiago pasatzen den heinean.

-ren irudia
 Ikasketak amaitu eta lau urteetara ordainsaria hazi bada ere, oraindik genero-arrakala mantentzen da

Gainera, ikasketak bukatu eta lau urtera bilakaera hobea dute EAEn (+%31,7) Estatuan baino (+%21,7).

Bestalde, ordainsari altuagoa da Osasun-Zientzietan eta Ingeniaritza eta Arkitekturako langileen artean, bestelako ikasketetako egresatuetan baino, bai gizonen eta baita emakumeen kasuan ere. 

Azkenik, azpimarratu behar da jasotako ordainsarian genero-arrakala dagoela (emakumezkoen eta gizonezkoen ordainsarien arteko diferentzia portzentuala), EAEn (-%6,4) zein Estatuan (%-9,5). Titulazio adarren arabera, arrakalarik sakonena Ingeniaritza eta Arkitekturan ematen da (%-8,5 eta %-9,4; EAEn eta Estatuan) eta Osasun Zientzietan (%-8,0 eta %-4,7, hurrenez hurren).