Lurralde Oreka Berdea
Departamentua
Ekonomia Sustapena, Turismo eta Landa Inguruneko Departamentuak bi helburu nagusi ditu: Gipuzkoako ekonomiaren garapena bultzatzea eta inguru naturalak babestu eta zaintzea. Horretarako, berrikuntza eta ekonomiaren sustapenera bideratutako egitasmoak bultzatzen ditu sektore guztietan, baita lehen sektorean ere. Gainera, basoen eta naturaren kontserbazio eta kudeaketa bermatzen jarduten du. Betiere, udalerri txikien bizitza eta zerbitzuak sustatzea ahaztu gabe.
Aurrekontu partida
Lurralde Oreka Berdea, 2024an urteko aurrekontuarekin duen errendimendu estrategiko eta operatiboagatik:
Aurrekontua
45.968.015,96 €
Exekutatua
% 49,19
Xabier Arruti
Lurralde Oreka Berdeko Diputatua
Beizaman jaio nintzen 1968 urtean eta bertan bizi naiz. Ekonomia eta Enpresa zientzietan lizentziatu nintzen eta ondoren Landa Garapen eta Nekazal Elikagai Enpresa Kudeaketa Masterra egin nuen. Landa eremuarekin eta nekazaritzarekin lotutako erakunde desberdinetan egin dut lan, horrekin batera urte batzuetan baso kudeaketarako autonomo bezala ere lan eginez eta beste batzuetan anaiarekin batera baserriko lanak uztartuz. Bertsozaletasuna, Beizama herrimina, baserria eta landa eremua, gure kultura, gure nortasuna, euskara, aberria, Euskal Herria, gurasoengandik jaso ditugun sentimendu eta balore hauek ondorengoei transmititzea da nire eginkizuna. Eta horrekin batera, landa eremua eta nekazaritzari tokatzen zaion duintasuna eman beraiek jarrai dezaten Gipuzkoako gizarteari eskaintzen elikagai osasuntsuak, paisai dotorea, klima aldaketari aurre egitea, aisialdirako natur eremuak eta bioaniztasuna.
Zuzendaritzak
Arantza Ariztimuño
Nekazaritzako eta Lurralde Orekako zuzendaria
Zuzendaritza honen helburua da Lehen Sektorea koordinatu eta Landa eremuan oreka lortzea, nekazaritza eta abeltzaintza antolatu eta hobetzearen bidez.
Koldobike Olabide
Mendietako eta Natura Ondareko zuzendaria
Gure lurraldearen mendien eta baso baliabideen antolakuntzan eta hobetzean jarduten dugu, naturaren kontserbazio eta ustiatze egokiaren bidez.
Departamentuko aktualitatea
2020/02/12
'Gure Lurra' aldizkaria plazaratu du Aldundiak
14.000 baserritar eta eragilek etxean jasoko dute argitalpena aste honetan zehar.
2020/04/21
‘Lehendabizikoa’ sartu da Oria ibaian, 6,7 kiloko emea
Espeziea berreskuratzeko plangintzaren barruan, iaz ia 20.000 izokin kume askatu zituen Foru Aldundiak Urumean eta Orian
2023/11/23
"Oreka berdea funtsezkoa da lurraldearen jasangarritasuna bermatzeko"
Gure Lurra biltzarraren seigarren edizioak lehen sektorea hiri eremura hurbildu du, oreka berdea ardatz hartuta klima aldaketaren, elikadura jasangarriaren eta bizi ohitura osasungarrien aurrean.