Menu nagusira joan Eduki nagusira joan

Mendiak eta babestutako natur guneak

Mendien kudeaketa eta babestutako natur guneen babesera eskainitako gunea

Mendiak eta Eremu Naturalak

Gipuzkoako Mendien 7/2006 Foru Arauaren 42. artikuluan ezarritakoari jarraiki, mendi publiko nahiz pribatuen ustiapena eta erabilera natur ondasun direla aintzat hartuz garatuko da, iraunkortasun eta gehienezko erabilera printzipioen arabera, mendien arrazoizko erabilera bateragarri eginez natur ingurunea behar bezala zaintzearekin eta basoen egonkortasunik handiena lortzearekin; horrela, gainera, mantendu ahal izango dira mendien biodibertsitatea, produktibitatea, birsortzeko gaitasuna, bizitasuna eta gaur egun eta etorkizunean Gipuzkoako toki, eskualde zein lurralde mailako funtsezko zeregin ekologikoak, ekonomikoak eta sozialak betetzeko duten ahalmena, beste ekosistema batzuei kalterik eragin gabe.

Baso administraziotik bultzatu egiten dira basoen kudeaketa iraunkorra egiaztatzeko prozesuak, hirugarren independenteek ikuskatuak. Prozesu horien oinarrian Helsinki (1993) eta Lisboako (1998) ministerio-arteko konferentzietan ezarritako irizpideak daude.