• Landare Alorra

Etorkizuneko nekazaritzaren garapena bultzatzen.

LANDARE ALORRA

Gipuzkoako Foru Aldundiko Nekazaritza eta Landa Garapeneko Zuzendaritza Nagusiak lehen sektorea eta Gipuzkoako landa ingurunearen oreka koordinatzen ditu, nekazaritza eta abeltzaintzaren antolaketa eta hobekuntzaren bidez.

Gipuzkoako Foru Aldundiko Landare Alorreko Unitateak nekazaritza sektorearen kalitatezko produkzio ahalmena bultzatzen du. Etorkizuneko nekazaritza baten aldeko apustua egiten da, landa ingurunearen dibertsifikazio ekonomikorako programak bilatuz eta garatuz.

Kontsumitzaileen eskari gero eta zorrotzagoei erantzuteko eta merkatuan lehiatzeko ahalmena duen sektore bat sendotzeko lan egiten da, kalitatea nabarmentzearen bidez, baliabideak optimizatzearekin batera.

Kalitatezko elikagaiak ekoiztea da Gipuzkoako lehen sektorearen erakargarritasun nagusietako bat. Gipuzkoako nekazaritzako elikagaien erabileraren eta kontsumoaren defentsa erreibindikatu nahi da, gure baliabideak agerian jartzeko eta aberastasuna sortzeko produkzio zikloa bururatzearen bidez. Produktuen eraldatze eta merkaturatze zuzeneko bide bat bilatzen duten ustiategiak babesten dira.

Nekazarien bizi eta lan baldintzak hobetzea beharrezkoa da nekazaritzako elikagaien sektore sendoa izaten jarraituko badugu. Horien interesen defentsak, enplegua eta aberastasuna sortzearen bidez, funtsezko garrantzia izaten jarraitzen du landa ingurunea bizirik eta etorkizunekoa atxikitzeko.

Biodibertsitatea eta ingurunearen babesarekin bateragarri diren metodoak errespetatuko dituen nekazaritza sektorearen garapena sustatzen da, nekazaritza jarduerak dituen lurralde, gizarte eta ingurumen funtzioak ordainduko direlarik.

XEDEA

Frutikultura, mahastizaintza eta ardogintza, baratzezaintza eta lorezaintzaren garapena sustatzea de Landare Alorraren xedea, hala nola bazka laboreak eta laborantza estentsiboen hobekuntza nekazaritza ustiapenen lehiakortasuna lortzeko, ingurumenarekin jasangarriak diren produkzio ereduak erabiliz. Honez gain, lurraldearen laboreen egoera sanitarioa gainbegiratzea, eta landare osasuna, elikagaien segurtasuna produkzio primarioa eta nekazaritzako makineriaren ataletan dagoen araudiaren betetzea egiaztatzea ere alor honen xedea da.

EGITURA

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Landare Alorreko unitatea bi alorretan egituratzen da.

Alde batetik, landare ekoizpena egongo litzateke, non hortikultura, florikultura, frutikultura, mahastigintza eta ardogintza, eta bazka labore eta laborantza intentsiboak dauden. Bertan, teknikari batek egiten du lan jardunaldi osoa eta beste teknikari batek %50 sektio honetan eta ondorengoan. Bertan nekazaritza makineria ere lantzen da.

Bestetik, landare ogasuna egongo litzateke, fitosanitarioen erabilera jasangarria, landareen gaixotasunen zaintza, kontrola eta desagertzeratzea, eta trazabilitatea eta higienea produkzio primarioak osatzen dutelarik. Bertan teknikari bat jadunaldi osoan eta beste bat %50ean daude.

Alorrean beste bi pertsonek ere lan egiten dute administrazio lanetan.

Azkenik, Landare Alorreko egitura langilezain bat eta peoi batek osatzen dute, finka esperimentalen mantenua egiten dutenak (Otalarrea sagardoaren sagarraren finka esperimentala eta Fraisoro mahastien finka esperimentala).

LANKIDETZA ELKARTEAK

Gipuzkoako nekazaritza sektorean asoziazionismoa garatzea funtsezko elementua da ustiategiak egituratze eta profesionalizatzeari begira.

Eskaintzaren kontzentrazioa mesedetzen duten ekoizpen eta merkaturatze estrategiak abiarazteak ustiategien errentagarritasun handiagoa ahalbidetzen du, baita produktuen kalitatea hobetzea eta merkatuan sartze maila handiagoa izatea ere. Era berean, zenbait alorretan ahaleginak batzea ahalbidetzen du, hala nola aholkularitza tekniko espezializatua, ustiapen input-ak eskuratzea, etab.

Jarduketa horiek Nekazaritza Departamentuaren eta nekazaritza azpisektorearen ordezkari diren entitateen arteko lankidetzaren eta elkarrizketaren beharrean daude; hala, lankidetza tekniko-ekonomikoetarako hitzarmenak gauzatzen dira, ondoko helburuak dituztenak:

  • Elkarteak sustatzea eta bultzatzea.
  • Ekoizleak prestatzea eta profesionalizatzea.
  • Laguntza eta euskarri teknikoa.
  • Garapen teknologikoa.

Nekazaritza ekoizpenaren azpisektorearen barrenean, Gipuzkoako Foru Aldundiak lankidetza hitzarmenak sinatu ditu ondoko elkarteekin:

Links landa eremua