Basurde eta orkatzaren populazioen igoera kontrolatzeko, Mendi eta Natura Inguruneko zuzendariak ebazpen bat egin du ehiza larria jarduera ezinbesteko jardueratzat hartzeko, 36/2020 Lehendakariaren Dekretuan 2. artikuluaren 2 j) apartatuan ezarritakoa aplikatuz.
Ebazpen horren bitartez, Gipuzkoan basurdeak eta orkatzak ehizatzeko baimena duten ehiztariek bere ehiza lekuetara joatea izango dute, uxaldiak egiteko eta populazio horien kontrola egiteko.
Atal honetan Gipuzkoan ehizan eta arrantzan dagoen kudeaketa ezagutu dezakezu. Bi jarduera horiek tradizio handia dute gure lurraldean, eta ehiztari eta arrantzale kopurua altua da.