Ogi-apurra

Albiste guztiak - izenburua

Gipuzkoako albisteak

Custom Filter

tik
ra

Category Facet

Category Facet

0 emaitza erakusten

Bilaketaren emaitzak

20
Foru Aldundiak bere gaitzespen irmoa adierazi du Legorretan bart gertatutako eraso matxistaren aurrean

2021/08/06

Berdintasuna

Gertutasuna eta elkartasuna adierazi nahi dizkie erasoa pairatu duen biktimari, haren senideei eta hurbilekoei.

N-1 errepidean, Andoainen, egingo diren lanek trafikoari eragingo diote asteburuan

2021/08/05

Azpiegiturak

N-I errepidetik Irungo noranzkoan doazen ibilgailuek N-I errepidetik jarraitu beharko dute Lasarte-Oriarako noranzkoan, A-15erako sarbidea itxita egongo baita.

UPCYCLING proiektua Urbilera iritsi da Ingurumen Departamentuaren eskutik

2021/08/04

Ingurumena

Arropa eta ehun-gaiak Urbil merkataritza zentroan jarritako edukiontzi batean bilduko dira eta arropa-jantzi berri bihurtuko dira AEG ikastetxeko moda-zikloko ikasleen laguntzari esker.

TicketBAIren borondatezko epea luzatu du Gipuzkoak, derrigorrezko epea baino hilabete lehenago arte

2021/07/30

Ogasuna

Modu honetara, zergadunek indartutako kenkariak aplikatu ahal izango dituzte, nahitaezko epean sartu baino hilabete lehenago arte

Gipuzkoako Azoken Sareak badu merkatuak sustatzeko plan estrategikoa

Gaur aurkeztu da plana Tolosako Zerkausian; bertan izan dira sustatzaile diren Gipuzkoako Foru Aldundia, Eusko Jaurlaritza, Landaola, Elika Fundazioa eta 17 udalerritako ordezkariak

AP-8ko Oiartzungo kamioien aparkalekua itxita egongo da hiru hilabetez

2021/07/28

Azpiegiturak

Garraio Integralaren Zentroaren proiektuaren baitan, Bidegik Oiartzungo aparkalekua egokitzeko azken faseari ekingo dio datorren igandean eta lanak burutzeko aparkalekua itxiko da azarora arte.

Aldundiak 750.000 euro bideratuko ditu zahartze aktibo eta osasungarriarekin lotutako proiektu berrietara

Diputatuen Kontseiluak Adinberriren laguntzak onartu ditu, pertsonarengan oinarritutako arreta ereduetara bideratutako lerro berri bat barne

Aldundiak Ermuaranerreka errekaren nabigagarritasuna berreskuratu du ibilguaren 7 kilometrotan

Guztira 15 jarduketa egin dira, eta, horien bidez, erreka ibilguaren ia 7 kilometro berreskuratu dira.

Ahozkotasunaren ikerkuntzan eta hedatzean Mintzolaren lekukoa har dezan proposatu diote Euskaltzaindiari

Mintzola Fundazioaren ibilbidea amaitutzat ematea erabaki dute, aho batez, patronatuko kideek; urte hauetan guztietan hamaika ikerlan eta proiektu sustatu ditu Villabonan kokatutako Ahozko Lantegiak.

2021/07/26

Kultura

Harkaitz Millan Kultura eta Nazioarteko Lankidetzako diputatua «lankidetzaren esparruan kulturaren aldeko apustua ere egiten dugu, tresna oso baliotsua baita gizartea eraldatzeko eta emantzipatzeko».

“Gipuzkoar herritarrok ez dugu emakumeen eskubideen  eta askatasunaren aurkako jarrerarik onartzen”

2021/07/26

Berdintasuna

Gijonen bi emakumek jasandako sexu erasoa gaitzetsi du Foru Aldundiko Berdintasuneko zuzendariak, Miren Elgarrestak, eta emakumeen aurkako indarkeria matxista geldiarazteko politika publikoetan lanean jarraitzeko konpromisoa adierazi du

Azken 50 urteetan, Gipuzkoako tenperatura 1,2º C Igo da klima aldaketaren ondorioz

2021/07/23

Ingurumena

Ingurumeneko diputatu eta Klima Aldaketaren Gipuzkoako Fundazioko presidente José Ignacio Asensiok gaur goizean aurkeztu du, David Zabala Naturklimako zuzendari nagusiarekin eta Dorleta Orue Behatokiko arduradunarekin batera, "Klima aldaketaren inpaktua eta harekiko kalteberatasuna Gipuzkoan" txostena, Fundazioaren Behatokiak Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen Zuzendaritzarekin lankidetzan egina.

Gipuzkoako turismo jardueraren "susperraldirako joera" positibotzat jo du Aldundiak

2021/07/23

Turismoa

Jabier Larrañagak azpimarratu duenez, lurraldea "susperraldiaren buru izan zen ekainean Euskadin", eta "osasun protokolo guztiak betetzeko sektorearen lana" goraipatu du.

Aldundiak A-15/N-I lotura hobetzeko proiektua aurkeztu die andoaindarrei

2021/07/22

Azpiegiturak

Hautatutako alternatibak zubibide bat eraikitzea, ikastolako bihurgunea zuzentzea eta Sorabillan A-15 autobiderako sarbidea luzatzea aurreikusten du.

Abian da BADALAB hizkuntza eta berrikuntzarako

Etorkizuna Eraikizen baitan, euskararen biziberritzea eta hizkuntza berdintasuna sustatzeko esperimentazio gune erreferentziala bihurtzea du helburu

Abuztuaren 1ean hasiko da 2022ko egutegia osatzeko argazki lehiaketa

2021/07/20

Gobernantza

“Gipuzkoa mugimenduan” da aurtengo gaia eta lehiakideek bi hilabete edukiko dituzte beraien lanak bidaltzeko. 4.000 euro banatuko dira saritan.

“Ekarpen Legearen akordioak sendotasuna eta egonkortasuna dakartza Gipuzkoarentzat”

Diputatu nagusiak nabarmendu du lege berriarekin lurraldearen interesak hobeto babestuta daudela, eta akordioak lortzeko gaitasuna aldarrikatu du.

Ekonomia zirkularraren autodiagnostikoa tokiko saltokietan, lehiakortasuna handitzeko

2021/07/19

Ingurumena

Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumeneko diputatu José Ignacio Asensiok eta Donostiako Udaleko Sustapen Ekonomiko eta Merkataritzako zinegotzi Marisol Garmendiak gaur goizean aurkeztu dute tokiko saltokietan ekonomia zirkularraren eta GJHen autodiagnostikoa egiteko tresna berria