Ogi-apurra

Albiste guztiak - izenburua

Gipuzkoako albisteak

Custom Filter

tik
ra

Category Facet

Category Facet

0 emaitza erakusten

Bilaketaren emaitzak

20
Larunbatean Zumaian izandako sexu erasoa gaitzesten du Aldundiak

Gipuzkoako Foru Aldundiak, erakunde adierazpen honen bitartez, pasa den larunbatean Zumaian izandako sexu erasoa irmoki salatu eta gaitzetsi nahi du.

Euskarazko ikus-entzunezkoen sorkuntzarako Hi gazte! egitasmoak 250 gazteren lanak sustatu ditu

Tabakaleran egin da programako azken ekitaldia eta hainbat artista gaztek zuzenekoak eskaini dituzte; sarituak izan dira Laskurain ikastola, Lasalle Berrozpe, Pasaia Lezo Lizeoa eta Herri Ametsa ikastolako ikasleen bideoak

Gipuzkoako zerga bilketa metatua %26,5 hazi  da maiatzera arte, aurreko urtearekin alderatuta

2021/06/16

Ogasuna

Foru erakundeak aurreko urtean baino 310 milioi euro gehiago bildu ditu

"Errefuxiatuen arretan elkartasuna, giza eskubideak eta duintasuna izan behar ditugu gidari"

Egungo migrazioen eta euskaldunek munduan babesa bilatu izan duten fase historikoen arteko lotura aztertzen du gaurtik aurrera Photomuseumen Aldundiak bultzatutako 'Errefuxiatuak: herrimina, memoria eta erbestea' erakusketak.

Hondartza-denboraldi berria hasten da aforoa bideometria bidez kontrolatzeko sistemaren hobekuntzarekin

2021/06/15

Ingurumena

Gipuzkoako kostaldeko foru-bideometria sareak beste kamera berri bat du Mutrikun.

A-15 eta N-Ieko kanona kobratzeari utziko zaio, EAEANren probidentzia argitu bezain pronto

Azterketa juridiko sakona egin ondoren, Foru Aldundiak ez du onartuko bidesarien kobrantzarekin jarraitzeko foru dekretu-araurik.

"Pertsonetan oinarritutako punta-puntako industria duen Gipuzkoa bat lortzea da gure apustua"

Markel Olanok nabarmendu du oso garrantzitsua dela langileen parte hartzea, Engranajes Grindel lan-sozietatera egindako bisitan, Elgoibarren ireki zeneko 50. urteurrenean.

Kultura eta Kirol Departamentuak 2,8 milioi euro jarriko ditu Gipuzkoako kirola berreskuratzeko

2021/06/14

Kirolak

Gipuzkoako kirol federazioak modernizatzeko asmoz, Kultura eta Kirol Departamentuak digitalizazioa eta berdintasun planak sustatu nahi ditu, emakume gehiago egon daitezen erabakitzeko botere postuetan, kirolaren arloan.

“Isiltasuna hautsi eta nazien izugarrikeria pairatu zuten gipuzkoarren memoria aldarrikatu nahi dugu”

II. Mundu Gerran III. Reicheko kontzentrazio esparruetara deportatu zituzten 80 gipuzkoar omendu ditu gaur Gipuzkoako Foru Aldundiak.

"Gipuzkoa berrabiarazteko unea da, pertsona orori babesa, lana eta etorkizuna bermatzen jarraitzeko"

Aldundiak legegintzaldiaren lehen bi urteetako balantzea egin du; pandemiari aurre egiteko "itzelezko lan kolektiboa” nabarmentzeaz gain, ekonomia aktibatu eta desberdintasunak mugatzeko lurraldearen ahalmenetan “erabateko konfiantza” azaldu du diputatu nagusiak.

'Gipuzkoa Digitala' programak indartuko du industriaren eraldaketa

2,3 milioiko laguntza programa bat onartu du, batez ere enpresa txiki eta ertainentzat, eta 3 laguntza lerro ezarri ditu.

Rafaela Romero: "Gipuzkoan abiadura-muga berriak ez du eraginik Lurraldebuseko lineetako kalitate, maiztasun eta ordutegietan”

2021/06/10

Mugikortasuna

Rafaela Romerok Donostiako egoera salbuetsi du, izan ere, gaur aldatu dute kale jakin batzuetan 30 km/h baino gutxiagora zirkulatzeko betebeharra ezartzeko erabakia.

Birziklapenaren Klusterrak bere lehen Recycling Top-a burutu du

2021/06/10

Ingurumena

Sektoreko enpresek Ekonomia Zirkularrean esperientzia arrakastatsuak ezagutu ahal izango dituzte topaketa hauen bitartez.

Aldundiak herritarren kooperatiba energetikoak aurkeztu ditu Oarsoaldean

2021/06/10

Ingurumena

Ingurumeneko Departamentuak Europako funtsak mobilizatu nahi ditu laguntza-lerro bat indartzeko.

Heziketa eta lana euskaraz garatzeak duen garrantzia nabarmenduko du LH Duala Euskaraz-en kanpaina berriak

Lantokiko Prestakuntza eta Duala euskaraz eskaintzen duten lantokien komunitateko esperientziak aitortzea da helburu nagusia.

Lurraldebusek ia 14.000.000  euro jaso ditu Espaniako Gobernutik Covid19ak eragindako gastuengatik

2021/06/09

Mugikortasuna

Gipuzkoako Foru Aldundiak 13.881.075,12 € jaso ditu 2020. urtean Lurraldebusen, foru garraio zerbitzu publikoan, COVID19a delakoaren ondorioz sortutako defizitagatik

Landa inguruneko lursailen digitalizazioa sustatuko du Aldundiak

GPS bidez, lursail bakoitza geo-erreferentziatzea ahalbidetuko duen urteroko dirulaguntza deialdia onartu du foru erakundeak, udalei zuzenduta.

Azkoitia eta Urretxu arteko errepidea hobetzeko lanak hasi dira

2021/06/08

Azpiegiturak

Jarduketak 7,8 milioi euro inguruko aurrekontua du, eta GI-631 errepidea hobetzeko proiektuan aurreikusitako hiru aurreratze tarteetako lehena da.