Berdintasunerako foru politikak

Gipuzkoako Foru Aldundiaren departamentu guztiek, organismo autonomoek, entitate publiko enpresarialek eta horiei atxikitako foru sozietate merkantilek, zuzendaritza eta zerbitzuek emakume eta gizonen arteko berdintasuna sustatu behar dute; horretarako, haien jardun eremuan neurri zehatzak programatu, ezarri eta horien jarraipena egin behar dute, dagozkien politika sektorialetan genero ikuspegia sartzeko.

Testuinguru horretan, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Organoa da foru politika horiek sustatu, koordinatu, horien jarraipena egin eta ebaluatu behar dituen organo eskuduna.


Gipuzkoako Foru Aldundiak, apirilaren 15ean, Gipuzkoako Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako 2025-2027 IV. Foru Plana onartu zuen. Horren bidez, EAEko administrazioek eta, bereziki, foru-erakundeak berdintasunaren arloan hartutako konpromisoak eta arauzko aginduak betetzen dira. Eta Aldundiak berdintasunaren arloan egindako ibilbideari ere jarraipena ematen zaio.

IV. Planaren azken helburua da Gipuzkoako lurraldean dauden genero-arrakalei eta emakumeen eta gizonen arteko desberdintasun nagusiei erantzutea, foru-eskumenetatik abiatuta. Planak adierazten du nora bideratu behar diren foru-politikak, guztiek lagun dezaten emakumeen eta gizonen arteko berdintasunean aurrera egiten 2025-2027 aldian.

IV. Planak Aldundian berdintasunerako plangintza-logika berri bati hasiera ematen dio, foku estrategikoago batekin, eta, aldi berean, berdintasun-aldaketak sustatzeko eragin-gaitasun handiagoa izatea bilatzen du. Planaren edukiak elkarlan-prozesu baten bidez eraiki dira, eta, bertan, hainbat foru-departamentuk eta lurraldeko eragilek hartu dute parte, funtsezkoak baitira berdintasunerako foru-politika definitzeko. Eduki horiek Gipuzkoarako 8 berdintasun-jomuga lortzera bideratzen dira, eta 6 proiektu estrategikoren bidez garatuko dira.

Sei proiektu horiek, era berean, lau foru-sail - Diputatu Nagusiaren Kabinetea, Ogasun eta Finantzak, Gobernantza eta Gizarte Politika- eta bost zerbitzu eskudun interpelatzen dituzte xede bakoitza azpimarratzen duen eremuan, eta zerbitzu horiek beren lorpenaren erantzule egiten ditu, Berdintasunerako Organoaren bultzada eta aholkularitzarekin


Aurreko planak

Departamentuen arteko koordinazio egiturak:
Emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloan departamentuek egiten duten koordinazioa maila politikoan zein teknikoan gauzatzen da.

Departamentuen barneko koordinazio egiturak:
Foru departamentu bakoitzaren barneko koordinazioa emakumeen eta gizonen berdintasunerako departamentuen barneko egituren bidez egiten da, eta egitura horiek departamentuko idazkariak eta zerbitzuburuek osatzen dituzte.

Egitura horiek guztiak arautzen dira 68/2008 Foru Dekretuan, irailaren 9koan, Gipuzkoako Foru Aldundiaren emakumeen eta gizonen berdintasunerako Batzorde Politikoaren eta Departamenduen arteko Talde Teknikoaren eraketari, osaerari eta funtzionamenduari buruzkoan.

Emakumeen eta gizonen berdintasunerako Organoaren zerbitzua eta aurrekontua aurkezten ditugu jarraian:

Zerbitzuaren osaera
  • Zerbitzuburua: 1
  • Teknikariak: 4
  • Administrari-idazkaria: 1