Berdintasunerako tokiko politiken sustapena

Lan ildo hau, berdintasun politikak sustatzeko helburuarekin, Gipuzkoako lurralde historikoko udal eta mankomunitateei begira sortutako programek osatzen dute.

Gipuzkoaren parte diren udalen aniztasunari egokituko diren programak diseinatzea da xedea, betiere, emakume eta gizonen berdintasunerako politikak sustatzeko helburuarekin.

10.000 biztanletik beherako udalerriei begira, Berdintasun arlorik ez duten udalentzat Berdinbidean programa dago martxan 2010. urteaz geroztik.

Berdinbidean programaren xedea da oraindik berdintasun arlorik ez duten Gipuzkoako udalei aholkularitza ematea eta horretaz gain, 1.000 biztanletik beherako udalei egokitutako aholkularitza eta laguntza eskaintzea.

Teknikarien arteko elkarlana eta sarea indartzeaz gain, interlokuzio politikoaren konpromisoa jaso nahi da programaren fase berri honetan. Horrez gain, udalen eta foru aldundiko beste zenbait alorrekin prozesu mixtoak egitea aurreikusten da.

Horretarako, programa hiru lan ardatzen inguruan egituratzen da:

  1. Udal bakoitzari aholkularitza eta laguntza ematea berdintasunerako politiken oinarrizko plangintza bat diseinatzeko.
  2. Hausnarketarako, prestakuntzarako eta elkar trukaketarako mintegi kolektiboak.
  3. Udalez udal eskainitako oinarrizko prestakuntza orokorra eta aholkularitza banakatua udal parte-hartzaileei.

 

Programa berri honen helburua, udaletako idazkari teknikoekin genero ikuspegia prozedura administratiboetan txertatzea helburu duten gaikuntza prozesua egitea da.

Gipuzkoako berdintasun teknikarien langunearen xedea da udaletako berdintasun politikak sustatzeko baliabide pertsonalak indartzea.

Langune honen bidez, etengabeko prestakuntza eskaintzen zaie lurraldeko berdintasun teknikariei, herrien arteko sinergiak hobetzen dira esperientzia trukatzeen bidez. Berdintasun politikak lurraldeko ikuspegia hartzen dute Gipuzkoako Foru Aldundiarekin lortzen den koordinazioaren bidez, eta bakoitzaren udal barruan eragiteko gaitasuna handitu egiten da.

Horrek guztiak, eragin oso positiboa du udalen berdintasun politiketan, berdintasun teknikariak baitira baliabide eraginkorrenak politika hauek sustatzeko. Horregatik, espazio iraunkor gisa mantentzen da 2014. urteaz geroztik.