Emakumeen jabekuntza eta partaidetza

Emakumeen jabekuntza ezinbesteko baldintza da gizartea berdintasunerantz eraldatzeko. Berdintasunerako Organoak baldintza egokiak sortu nahi ditu emakumeen jabekuntza prozesuetarako, bai banakakoak, bai taldekoak eta gizarte mailakoak.

Zer da?

Gipuzkoako berdintasunerako partaidetza eta solaskidetzaren espazioa da Gunea.

Parte hartzeko: Gunean, era presentzialean, birtualean edo bietan parte hartu ahal duzu.

Gaur egun, Guneak, bi lan-ildo ditu:

  1. Indarkeria matxistaren biktimen urraketa aitortzeko, ordaina eskaintzeko eta urratutako eskubideak leheneratzeko politikak.
  2. Bizitzaren iraunkortasuna: kontziliazioa, erantzunkidetasuna eta zaintzaren antolaketa sozial berria.

 

Informazio gehiago nahi baduzu inskribatu e-gunean

Azken hamarkadan, emakumeen jabekuntza sustatzeko helburuarekin, Emakumeen Etxeak sortu dira Gipuzkoako hainbat udalerrietan. Etorkizuna Eraikiz ekimenaren barruan, Gipuzkoako Foru Aldundiak programa esperimentala jarri du martxan haien arteko loturak sustatu, ekipamenduen kudeaketa hobetu, eta lurralde mailako eredu bat definitzeko asmoarekin.