Haurtzaroan pairatzen den sexu-indarkeria ikuspegi feministatik

 

2018-2019 ikasturtean Foru Aldundiak lan-prozesu bat garatu zuen haurtzaroan pairatzen den sexu-indarkeriaren prebentzioari buruz, Emakume eta Gizonen Berdintasunerako Organoaren eta Haur Nerabe eta Gazteen Sustapenerako Zerbitzuaren arteko elkarlanaren bidez. Horretarako, lantalde bat osatu zuten lurraldeko udaletako berdintasun-teknikariek eta haur, nerabe eta gazteen sustapen-teknikariek. Prozesu horretan ateratako ondorioetako bat gai horretan sakontzen jarraitzeko beharra izan zen, garrantzitsua delako, ezagutzen ez delako eta ikusezina delako.

Testuinguru horretan berriro abiatu da Foru Aldundiko Emakume eta Gizonen Berdintasunerako Organoaren eta Haur Nerabe eta Gazteen Sustapenerako Zerbitzuaren arteko elkarlana, eta 2022-2023 ikasturterako lan-prozesu bat martxan jarriko da. Orain arte egindako ibilbidea gogorarazteko, gaiari buruz dugun ezagutza zabaltzeko, eta proposamen berri hori aurkezteko, irailaren 23an jardunaldi bat antolatu da “Haurtzaroan pairatzen den sexu-indarkeria ikuspegi feministatik/ Violencia sexual en la infancia desde una mirada feminista" izenburupean.


 Gaia: Haurtzaroan pairatzen den sexu-indarkeria ikuspegi feministatik.

  Datak: irailak 23

 Ordua: 9:00etatik 14:30era

 Lekua: Donostiako Kirol Etxean 
             (Anoeta Reale Arena estadioa. 20014 Donostia)

 Hizkuntza: Gaztelaniaz

 Hartzaileak: Berdintasun-teknikariak, haur, nerabe eta gazteen sustapen-teknikariak, haurtxoko eta gaztelekuetako hezitzaileak, eta gazteria-arloko eta berdintasun-arloko ordezkari politikoak.

 Aurkezpena: 

 Miren Elgarresta Gipuzkoako Foru Aldundiko Emakume eta Gizonen Berdintasunerako zuzendari nagusia.
  Isaac Palencia Gipuzkoako Foru Aldundiko Gazteriako zuzendari nagusia.


 

 Hizlariak: Norma Vázquez, Lorena Garrido Jimenez, Paula Marín eta Maitane Urizar.

 

IZENA EMAN HEMEN

*Izena emateko azken eguna irailak 19.

Programa


 

9:00 - 9:30 Ongietorria eta jardunaldiaren aurkezpena
Miren Elgarresta
Isaac Palencia

9:30-10:30 Haurtzaroan pairatzen den sexu-indarkeria: marko feminista baten hastapenak
Norma Vázquez

10:30-11:00 Atsedenaldia

11:00-12:00 Haurtzaroan pairatzen den sexu-indarkeria lege-ikuspegitik
Lorena Garrido Jimenez

12:00-13:00 Haurtzaroan pairatzen den sexu-indarkeriaren eragin psikologikoa
Paula Marín

13:00-14:00 Haur eta nerabe biktimen sexu-abusuak detektatzea: lehen arretaren garrantzia. Non gauden eta norantza goazen”
Maitane Urizar

14:00-14:30 Lan-prozesuko hurrengo fasearen aurkezpena eta jardunaldiaren itxiera