DEIALDIA: Zinetika 2021
Nazioarteko bideo-dantza proiektuei dedikatutako Zinetika jaialdiaren aurtengo ediziorako lanak aurkezteko epea irekita dago, maiatzaren 15 arte. Hautatutako lanak datorren udazkenean proiektatuko dira, Iruñean, Donostian eta Bilbon.
- 244
Zinetika bideodantza film laburrak, performaceak, tailerrak eta masterclassak uztartzen dituen nazioarteko jaialdi bat da, El Trastero Creativok antolatutakoa; hainbat eremu artistiko eta jatorritako entitate eta sortzaileek esperientzia kultural aberasgarriak partekatzen dituzten plataforma bat da.
Lanak martxoaren 1etik maiatzaren 15era bitartean aurkez daitezke.
Informazioa: Zinetika