AGG-GAOko funtsak balioan jartzeko eta zabaltzeko hainbat lan eta jarduera egiten dira:
Erabiltzaileei aurrez aurreko, telefono bidezko edo Internet bidezko arreta-zerbitzua eskaintzen diegu, artxiboko dokumentuen arteko bilaketetan laguntzeko.
Dokumentuak eta horietan jasotako informazioa ematen diegu bai dokumentuak ekoizten dituen administrazio berari eta baita ikertzaileei ere azterketa historikoak egiteko, eta herritarrei, oro har, prestakuntzarako, entretenimendurako edo beraien eskubideak gauzatzeko.
Artxibo Atarian erabiltzaileen eskura ahalik eta informaziorik gehien jartzeko lanean ari gara. Dokumentu asko jadanik digitalizatuak daude eta katalogotik bertatik kontsultatu daitezke. Gure erreprografia-zerbitzuaren bidez digitalizaziorik ez dutenen erreprodukzioa ere eska daiteke.
Gure funtsak ezagutarazteko eta Gipuzkoako historiaren ezagutza zabaltzeko hainbat jarduera antolatu eta parte hartzea. Horien artean, honako hauek azpimarra ditzakegu: artxibora bisita gidatuak, Ondareari buruzko Europako Jardunaldietan parte hartzea; Kultura, Lankidetza, Gazteria eta Kirol Sailak ematen duen José Ignacio Tellechea Idígoras ikerketa historikorako beka; hainbat argitalpen (digitalak eta paperean), etab.