"Nurenberg Kronikak" liburua zaharberritu dugu

Denboraren poderioz nahiko hondatuta zegoen eta urtebeteko zaharberritze lanari esker liburua berriro artxiboan daukagu ikusgarri.

-ren irudia

Gure artxiboan 1493.urtean argitaratutako liburu zoragarri hau gordetzen dugu, Oñatiko Sancti Spiritus unibertsitatearen liburutegiaren baitan. Denboraren poderioz nahiko hondatuta zegoen eta urtebeteko zaharberritze lanari esker liburua berriro artxiboan daukagu ikusgarri. 
Ezaguna den moduan, liburu hau historian inprenta bidez argitaratutako lehenengo liburuetako bat da (inkunablea) eta bertan, munduaren historia azaltzen da, beti ere Biblian oinarrituta. Liburu honen ikusgarritasuna garaiko hirien grabatuetan eta mapetan datza.
Kontsulta ezazu liburua Koldo Mitxelenaren katalogoan 

Informazio gehiago