"Gipuzkoa eta itsasoa XVI.mendean" proiektuaren aurkezpena (Elkano eta bere garaia)

Gipuzkoako kostaldeko herrietako notario-dokumentuak banan-banan deskribatu eta digitalizatu dira

-ren irudia

Magallanes - Elkano espedizioaren V. mendeurrena dela eta (beste askoren artean Gipuzkoak itsasoarekin izan duen erlazioaren testigu) artxiboak asmo handiko deskripzio egitasmoa martxan ipini zuen 2019an: kontserbatzen ditugun XVI. mendeko Gipuzkoako kostaldeko eskribautzetako protokoloak eskrituraz-eskritura deskribatu eta digitalizatzeko egitasmoa. Zehazki, Deba, Hondarribia, Orio, Mutriku, Zumaia, Aia , Zestoa eta Elgoibarko XVI.mendeko agiri notarialak.

Esan bezala, proiektu hau 2019an hasi zen, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Saileko Piztu Kulturaren ekimenez, eta 2022ko ekainean amaitu da. Emaitza kuantitaboa ondorengoa izan da: 33.002 notario-eskritura deskribatu ditugu eta 63.000 irudi digitalizatu ditugu. Hori guztia eskuragarri dago gure online katalogoan (http://artxiboataria.gipuzkoa.eus), herritarrek XVI. mendeko Gipuzkoako historiaren alderdi esanguratsuenak ezagutu ahal izan ditzaten.

Gipuzkoako Foru Aldundiaren webgunean argitaratutako berria