Txokolatezko txalupa ikusgai

Abuztuaren 4ra arte bisitatu daiteke artxiboan Gipuzkoako Artisau Gozogileen Elkarteak, Gozoa izenekoak, egindako txokolatezko txalupa, aurrez bisita erreserbatuta.

-ren irudia Txokolatezko txalupa ikusgai

Artxiboak Oñatiko udaletxearekin eta Gozoa elkartearekin elkarlanean, ekaina hasieran Pasaian itsasoratu zen txokolatezko baleontzia bisitatzeko aukera ematen dizue.

Zortzi metro luze dituen txokolatezko txalupa ikusi ahal izateko erreserbak Oñatiko Turismo bulegoan edo Txokolateixian egin behar dituzue.

Oñatiko Turismo bulegoa 943 78 34 53 

Txokolateixia 605 76 35 95

Bisita gidatuak egingo dira abuztuaren 4ra arte, egunero (astelehenetik ostiralera). 

12:00etan "Kakaoaren bidaia"

Erreserba online egiteko: https://www.ruralgest.net/experiencias/modulos/TExpFicha/?id_experiencia=17259&id_destino=4337&id_idioma=0

13:00etan "Balea txalupetatik txokolatera, historian zehar bidaia".

Erreserba online egiteko: https://www.ruralgest.net/experiencias/modulos/TExpFicha/?id_experiencia=17241&id_destino=4337&id_idioma=0