Plano eta marrazkien erakusketa urriaren 13tik 17ra
Artxiboan "Gipuzkoa perspektiban: plano eta marrazkiak XVII eta XX.mendekoak" izeneko erakusketa ikusgai egongo da urriaren 13tik 17ra
- 215

Urteroko moduan, Ondarearen Europako Jardunaldiak ospatuko dira Gipuzkoan urrian eta azaroan. Jardunaldi horien helburua bertako ondarea ezagutzera ematea da eta aurtengo lema "Ondarea erakitzen" da. Horren baitan, Gipuzkoako Probintziako Artxibo Historikoak ondorengo erakusketa presentzial eta birtuala antolatu du:
"Gipuzkoa perspektiban: plano eta marrazkiak XVII eta XX.mendekoak"
Erakusketa honetan Gipuzkoako bilakaera ekonomikoarekin lotutako paisaia, eraikin, espazio publikoak eta pribatuak agertzen diren plano eta marrazkien aukeraketa bat aurkezten da. Helburua herritarrei ikuspegi bisual bat ematea da, gure ingurunearen bilakera ulertzen laguntzeko. Erakusketa presentzialean erakusketa birtualeko hainbat plano eta marrazki ikusi ahal izango dira.
ERAKUSKETA PRESENTZIALA
Lekua: Gipuzkoako Probintziako Artxibo Historikoa
Noiz: Urriaren 13tik 17ra
Ordutegia: Urriaren 13, 15, 16 eta 17an 8:30etatik 14:30etara. Urriaren 14an 8:30etatik 17:45etara (bisita komentatua)
ERAKUSKETA BIRTUALA
https://www.gipuzkoa.eus/eu/web/kultura/kartoteka
Gure lankideak, Garazi Garaiok, elkarrizketa bat eskaini du honi buruz, hurrengo estekan entzun eta ikus daitekena: https://hablaradio.com/gipuzkoa-en-perspectiva-planos-y-dibujos-de-los-siglos-xvii-al-xx/. Leiho berrian irekiko da.