1922.urteko protokoloen transferentzia

Jaso ditugu artxiboan 1922ko hiru notario-barrutitako (Azpeitia, Donostia eta Bergara) notario-protokoloak.

-ren irudia 1922.urteko protokoloen transferentzia

Urtero bezala, maiatzean Azpeitiko, Bergarako eta Donostiako notario-barrutietako notario-protokoloen transferentzia jaso dugu. Beraien deskribapena gure online katalogoan kontsultatu dezakezue, eta betiko moduan, agiriak artxiboan bertan ere kontsultatu ahal izango dira.

Oraingoan, 1922ko protokolo hauek jaso ditugu:


Azpeitiko Notario-Barrutiko Artxibotik (6 liburuki):

Azpeitiko Notariotza. Bernardo Zubizarreta notarioa. 1922ko protokoloak (3 liburuki).
Zumaiako Notariotza. Fermin San Julian Zozaia notarioa. 1922ko protokoloa (1 liburuki).
Segurako Notariotza. Jose Salas Diestro notarioa. 1922ko protokoloa (1 liburuki).
Zarauzko Notariotza. Francisco Gonzalez Torres notarioa. 1922ko protokoloa (1 liburuki). Azarotik aurrera agiriak Julio Moran Gonzalez notarioak egin zituen.
 
Bergarako Notario-Barrutiko Artxibotik (12 liburuki):

Bergarako Notariotza. Benito Mendizabal Urrutia notarioa. 1922ko protokoloak (3 liburuki).
Elgoibarko Notariotza. Amalio Arri Postigo notarioa. 1922ko protokoloa (2 liburuki).
Eibarko Notariotza. Alejandro Astaburuaga notarioa. 1922ko protokoloak (2 liburuki).
Arrasateko Notariotza. Manuel Guijarro Meras notarioak. 1922ko protokoloak (2 liburuki).
Oñatiko Notariotza. Benito Mokoroa notarioa. 1922ko protokoloak (2 liburuki).
Zumarragako Notariotza. Ramon Ferreiro Lago notarioa. 1922ko protokoloa (1 liburuki).
 
Donostiako Notario-Barrutiko Artxibotik (53 liburuki):

Hernaniko Notariotza. Jose Lopez Zubiria notarioa. 1922ko protokoloa (1 liburuki)
Irungo Notariotza. Jose Ortiz Ortiz. 1922ko protokoloak (3 liburuki).
Errenteriako Notariotza. Primitivo Ayllon notarioa. 1922ko protokoloak (3 liburuki).
Donostiako Notariotzak. Luis Barrueta notarioa. 1922ko protokoloak (11 liburuki).
Donostiako Notariotzak.  Adolfo Saenz Alonso notarioa. 1922ko protokoloak (11 liburuki).
Donostiako Notariotzak. Jose Maria Aginaga Lejalde notarioa. 1922ko protokoloak (7 liburuki).
Donostiako Notariotzak. Manuel Torre Torre notarioa. 1922ko protokoloak (6 liburuki).
Donostiako Notariotzak. Emilio Fernandez Sanchez notarioa. 1922eko protokoloak (11 liburuki).

Artxibo honetan gordetako notario-funtsei buruzko informazio gehiago kontsulta dezakezue hemen