Kopia digitalak, erreprodukzio fotografikoak zein kopia ziurtatuak eskatu ditzakezu, artxiboan bertan nahiz posta elektronikoz edo arruntez. Zerbitzu honen prezio publikoa foru dekretu batean zehaztuta dago. Gaur egun, irudiak orri bakoitzeko 0,10 € kobratzen ditugu. Kontserbazioa eta errentagarritasun soziala direla eta, kopia guztiak formatu digitalean egiten ditugu. Beraz, paperezko kopiak digitalizatutako irudien inprimaki bat besterik ez dira, eta kopia ziurtatua nahi izanez gero bakarrik egiten ditugu. Kasu hauetan kostua handiagoa da, 0’20 € orri bakoitzeko (0,10 € digitalizazioa + 0,10 € inprimatzea).
Halaber, argitalpenen zein beste iturri batzuen bidez ezagutu ditzakezun dokumentuen kopia bidaltzeko eskatu dezakegu. Horretarako, gure helbide elektronikora dokumentuen behar bezalako identifikazioa bidali behar diguzu.
Batzuetan, baina, erreprodukzio eskaerak murriztuta daude, euskarri originalaren egoeragatik, erreprodukzio kopuruagatik, formatuagatik, manipulazioaren arriskuarengatik edota kopia multzo handia eskatu delako. Halakoetan, Artxibo Zerbitzuak proposatu edo erabakiko du zein den eskaerari erantzuteko irtenbiderik egokiena, tartean erreprodukzio teknika ezberdinetara jotzeko aukera izango delarik.