Justizia erakundeen dokumentazioa iritsi da (1840-1960)

Gipuzkoako gaur egungo justizia erakundeek kontserbatutako dokumentuak artxibora iritsi dira. Zehazki, Euskadiko Artxibo Historikotik gure artxibora 3.300 kaxa transferitu dira eta 1840.urtetik 1960.urtera bitarteko agiriak biltzen dira bertan.

-ren irudia Justizia erakundeen dokumentazioa iritsi da (1840-1960)

Udan Euskadiko Artxibo Historikotik gure artxibora Gipuzkoako gaur egungo justizia erakundeek kontserbatutako dokumentazioa transferitu zen. Zehazki, 3.300 kaxa iritsi dira eta horietan Donostiako Probintziako Auzitegiak eta Gipuzkoako barruti judizialetako epaitegiek 1840.urtetik 1960.urtera sortutako agiriak jasotzen dira.
Funts honek memoria historikoarekin lotutako gaiak ikertzeko garrantzia handia dauka, besteen artean, Gerra Zibilean eta Frankismoan eginiko ardura politikoen auziak eta ondasunak konfiskatzeko prozedurak aurkitzen baitira. 
Orain funts honen deskribapen lanetan gabiltza buru-belarri eta ahal bezain pronto eskuragarri izatea espero dugu.