Eibarko udal epaitegia (1937-1947)

Bolumena:

313 espediente

Funtsaren garrantzia eta edukia:Irudian Eibarko udal epaitegiko espediente baten idazpurua agertzen da.

Udal epaitegiak 1870eko Botere Judizialaren Lege Organikoaren bidez sortu ziren, eta antzinako bake epaitegiak ordeztu zituzten, ordura arte epaitegi horiek betetzen zituzten eginkizunak beren gain hartuta, eta zuzenean dagokion barrutiko lehen auzialdiko epaitegiaren mende. Justizia epaile batek ordezkatzen zuen udalerri bakoitzean, eta ondorengo funtzioak zituen: eskuduntza zibilak zituen adiskidetze-ekitaldietan esku hartzeko, borondatezko jurisdikzioa maila eta zehaztapen jakin batean,  eta, epaitzeko alor zibil eta penalean ahozko epaiketak munta txikiko erreklamazioen edo falten ondorioz.

Udal-epaitegiak 1977an behin betiko ezabatu ziren, barrutiko epaitegiek ordezkatu baitzituzten. Ulertu behar da indarreko legeetan horiei buruz geratzen diren hondar-erreferentziak egungo bake-epaitegiei buruzkoak direla.

Kontsultarako baliabideak:

Funts hau online katalogoan deskribatuta dago. Hementxe kontsulta daiteke.

Funtsaren osotasuna:

Artxiboan Eibarko barruti judizialeko epaitegietatik jasotako dokumentazioa daukagu.

Funts osagarriak:

Intereseko daten arabera, Eibarko dokumentazio judizial gehiago egon daiteke Eibarko barruti judizialeko epaitegien artxiboan, edota baita udal artxiboan ere.

Funtsa kontsultatzeko baldintzak:

Kontsulta mugatuko dokumentazioa da, kategoria berezietako datu pertsonalak daudelako. Beraz, dokumentazio hau kontsultatu ahal izateko 16/1985 Legea, ekainaren 25ekoa, Espainiako Ondare Historikoari buruzkoa-ren 57.artikuluan ezarritako baldintzak bete behar dira.

Dokumentuen egoera fisikoa:

Ona

Sailkapen taula:

Eibarko udal epaitegia

  1. Prozedura judizialak