Gipuzkoako Espetxeak (1879-19471)

(Sailkapen taula)

Bolumena:

217 kaxa

Garrantzia eta edukia:

XIX. mendearen erdialdetik aurrera, probintziako hiriburuko espetxea, barrutiko espetxeak eta udal biltegiak zeuden Gipuzkoan. 

Espetxeak 1834ko apirilaren 14ko espetxeen ordenantzarekin antolatu ziren. Zenbait arau argitaratu ziren, baina 1913ko maiatzaren 5eko dekretuak honela definitu zituen probintzia-espetxeak: probintzia-hiriburuetan kokatuak, eta barruti-espetxe eta audientzia-espetxe eginkizun zutenak. Espetxe Zerbitzuaren 1930eko azaroko Erregelamendu Organikoak  erreforma2 sakona ekarri zuen. 

XX. mendearen erdialdera arte, espetxe horiek izen-aldaketak izan zituzten, noski, garaiko legeak araututa, eta espetxeen sailkapen-taldeak aldatzen ziren heinean.

Dokumentazioak jatorria du Donostiako Probintzia-espetxean (1890-1902 bitartean, Donostiako Espetxe Zentzagarri eta Barrutikoa izendatu zen; eta 1913ra arte, Donostiako Prebentzioko Espetxea), Bergarako, Azpeitiko eta Tolosako Barrutiko espetxeetan (1902-1913 bitartean, prebentzioko espetxe izendatu ziren; eta 1913tik aurrera, barrutiko espetxe) eta Saturrarango Emakumeen Espetxe Zentralean (1938tik aurrera, hotel- bainuetxea erabili zuten helburu horrekin).

Dokumentazioaren zatirik handiena presoen espediente prozesalak dira. Halaber, kontserbatzen dira espetxeetako zuzendaritzako dokumentazioa eta baita administrazioarena ere (kontabilitatea eta barne kudeaketa).

Donostiako Probintzia-espetxean (Ondarreta auzoan kokatuta zegoen) zentralizatu zen zenbait espetxetako dokumentazioa gordetzea: Saturrarango Emakumezkoen Espetxe Zentralekoa (1938-1944), Azpeitiko barrutiko espetxekoa (1905-1944), Tolosako barrutiko espetxekoa (1901-1944), Bergarako barrutiko espetxekoa (1904-1924), eta Donostiako Probintzia-espetxekoa (1890-1958). Ondoren, Ondarretatik dokumentazioa tokiz aldatu zuten Martuteneko Donostiako Probintzia-espetxe berrira.

Kontsultarako baliabideak:

Online katalogoan kontsultagarri dago.
Eusko Jaurlaritzako Artxibo Nagusian presoen bi fitxategi dituzte: bata Saturrarango Emakumeen Espetxe Zentralarena eta bestea Donostiako Espetxe Probintzialarena.

Funtsaren osotasuna:

1936.urtea baino lehenagoko dokumentazioa oso urria da. Eta oso ohikoa da espediente prozesaletan beste garai batzuetako presoen dokumentu berrerabiliekin topo egitea, garai hartan papera berrerabiltzeko egin ziren politiken ondorioz.

Artxibo honetan 1942.urtera arteko espediente prozesalak dauzkagu, urte horretatik aurrera presoen espedienteak Eusko Jaurlaritzako Artxibo Nagusian daude. 

Funts osagarriak:

Eusko Jaurlaritzako Artxibo Nagusian Saturrarango Emakumeen Espetxe Zentralaren eta  Donostiako Espetxe Probintzialaren gainontzeko espediente prozesalak daude. 

PARES-en "Registro-Indice de la población reclusa (1936-1955) dago kontsultagarri: https://pares.cultura.gob.es/pares-htr/

Kontsultarako mugak:

Datu pertsonalak dituzten dokumentuak dira sarbide mugatukoak, betiere hil gabeko pertsonei buruzkoak badira. 

Online katalogoan errepresio politikoa jasandako pertsonen espediente prozesalak identifikatuta daude izen-abizenekin. Delitu komunetako espedienteak, aldiz, anonimizatuta daude.

Dokumentuen egoera fisikoa:

Egoera fisiko onean kontserbatzen dira.

Sailkapen taula:

 

Espetxeak (1879-1960)

 

1. Zuzendaritza

    1.1. Korrespondentzia

    1.2. Memoriak, aginduak eta araudia

    1.3. Ikuskapena

    1.4. Langile funtzionarioen kudeaketa

         1.4.1. Funtzionarioen izenen eta egoeraren zerrenda

         1.4.2. Funtzionarioen espediente pertsonalak

         1.4.3. Pertsonalaren nominak

         1.4.4. Dietak eta baimenak

2. Presoen araubidea

    2.1. Presoak

         2.1.1. Presoen espediente pertsonalak

         2.1.2. Kondenaren likidazio-orriak, espetxean egondako denborarena

         2.1.3. Presoen sarrera eta irteera erregistro (delituaren araberakoa)

             2.1.3.1. Gobernu-atxilotuen erregistroa

             2.1.3.2. Atxilotuen erregistroa

             2.1.3.3. Gobernu- iragaitzako bidarien erregistroa

             2.1.3.4. Atzipenaldi txikiaren erregistroa

        2.1.4. Presoei buruzko txostenak

        2.1.5. Presoak espetxeratzeko, aske uzteko eta lekualdatzeko agindua

        2.1.6. Zigorrak murriztea

   2.2. Estatistika

        2.2.1. Errolda-zedulak

        2.2.2. Altaren eta bajaren orriak

        2.2.3. Presoen estatistika

        2.2.4. Presoen izen-zerrendak eta zenbatekoen laburpenak

3. Administrazioa

    3.1. Kontabilitatea

          3.1.1. Elikadura kontuak

          3.1.2. Sorospen-kontuak

          3.1.3. Ekonomatuko kontuak

          3.1.4. Osasun eta higienearen kontuak

          3.1.5. Gastuen kontuak

          3.1.6. Zigortuen aurrezkien kontuak

          3.1.7. Pekulioaren erregistroak

    3.2. Barne kudeaketa

         3.2.1. Eraikinaren kudeaketa

         3.2.2. Materialen inbentarioa

1. 1959. urtera arteko azken data duten espedienteen proportzio txiki bat gorde da, zehatz mehatz, 23 espediente dira.
 
2. Erreformak 3 motatan banatu zituen espetxeak: espetxe zentralak, espetxe probintzialak eta barrutikoak. Aurrenekoak Zigor Kodean ezarritako espetxe-zigorrak betetzeko bakarrik ziren. Bigarrenak atxilotuek eta auzipetuek sumarioa izapidetzen zuten bitartean eta ahozko epaiketa egin arte erabiltzen ziren  eta probintziako hiriburuan kokatzen ziren.Hirugarrenek barruti judizialeko buruetan zeuden, eta atxilotuak, presoak, atxilotuak eta oinezkoak onartzea zuten helburu, agintari eskudunen aginduz.