Gobernu Zibila  -Gobernuaren Ordezkariordetza (1921-2009)

(Sailkapen-taula)

Bolumena: 

6.499 kaxa,  287 liburu; 850 ml

Garrantzia eta edukia:

Cadizeko Konstituziotik aurrera, probintzia bakoitzean buruzagi politiko bat zegoen probintziaren ordezkari gisa, eta aurrerago Sustapen Ordezkariorde eta Gobernadore Zibil izena hartuko zuen.

Gobernadorea figura bereziki politikoa zen, probintziako agintaritza zibil gorena. Bere eginkizunen artean zituen Gobernu Zentralaren ordezkaria izatea, ordena publikoa zaintzea, hauteskundeak antolatzea eta udalak zuzentzea.

Aginpide eskerga zuen, baina nominala. Haren erregulazio juridikoa beti izan da partziala eta maila apalekoa 1958ra arte, urte hartako urriaren 10eko Dekretu batez sendotu egingo baitzen bere aitortza, probintziako lehenengo agintari hartuta, bai udalen aurrean, bai eta Ministerioek probintzietan zabaltzen ari ziren bulego eta zerbitzuen aurrean ere.

Instituzio gisa ere beti izan zuen egituratze ahula, 1961eko uztailaren 24ko Agindua eta 1977ko urriaren 15eko Errege Dekretua atera ziren arte.

Presio nazionalistek ez zuten onartzen Estatuaren ordezkari gisa kargu bat izatea probintzietan, eta Estatuko Administrazio Orokorraren Antolaketa eta Funtzionamenduari buruzko 6/1997ko Legearen bidez ezabatu zen.

Gobernuaren Ordezkariordetzak Gobernu Zibila ordeztu zuen 1997an, Estatuaren administrazio delegatuaren erakunde gisa sortu zenean. Gobernuaren ordezkariordea Euskadiko Gobernu Ordezkaritzari atxikia dago, eta izendapen librez izendatzen dute (617/1997ko Errege Dekretuaren bitartez). Barne Ministerioaren menpean egon da beti, eta egoitza Donostian du.

Eginkizun hauek izan ditu ordezkariordeak: ordezkariordetzako zerbitzuen zuzendaritza; zerbitzu ez integratuen sustapena eta ikuskapena egitea; udalekiko komunikazioa, laguntza eta lankidetza, finantzaketa estataleko programei buruzko informazioa emanez; autonomia erkidegoko lurralde ordezkaritzekiko harremana; eta zigor eskumenak aplikatzea. 

Kontsultarako baliabideak:

Gaur egun, artxiboko ikertzaileen gelan kontsulta daitezke hurrengo bi datu-base hauek: bata, Gobernu Zibilarena bera, etengabe eguneratzen ari dena; eta, bestea, elkarteen erregistro-liburuetan dagoen informazioarena.

Honako fitxategi fisiko hauek ere badaude: nahitaezko desjabetzearen espedienteen fitxategia; jarduera osasungaitz, gogaikarri, kaltegarri eta arriskutsuen erregistroa; artxiboko erreferentzia finkoen fitxategia (hainbat gai); sirenen eta kanpaien fitxategia; lokal, taberna eta ikuskizunen fitxategia; eta joko-makinen baimenen erregistroa.

Funtsaren osotasuna:

Artxiboan 1921etik 1996ra bitarteko dokumentazioa gordetzen da. 

Tamalez, ez da kontserbatzen XIX. mendeko dokumenturik, ezta Primo de Riveraren diktaduraren, Bigarren Errepublikaren (1931-1936), Gerra Zibilaren (1936-1939) eta Frankismoaren (1939-1945) ordena publikoari lotutako dokumentaziorik ere. Funts honetan dokumentu hutsune oso nabarmena dagoela adierazi beharra dago.

1942tik aurrera, dokumentazioa modu homogeneo batean gordetzen da. XIX. mendean, elkarteak erregistratzeko liburu batzuk eta Gipuzkoako lantegiak inskribatzeko erregistro-liburu bat baino ez zeuden. Badira 20ko eta 30eko hamarkadetako dokumentu batzuk, baina oso gutxi dira eta elkarteak eratzearekin, establezimenduak irekitzearekin eta tokiko administrazioarekin duten harremanarekin lotuta daude. 

Funts osagarriak:

Administrazioaren Artxibo Orokorrean Gobernazio Ministerioaren funtsa gordetzen da, Gobernu Zibiletik jasotako dokumentazioa ikus liteke.
Gobernadore Zibila, berezko presidente gisa, Probintzia Aldundian, Zerbitzu Teknikoen Batzorde Probintzialean eta hainbat batzarretan  izan zuen eragina iker liteke haien dokumentuak kontsultatuz.

Gobernadore Zibilak Udalen zuzendaritzan izan zuen eragina aztertu daiteke Gipuzkoako udal-artxiboetan dagoen dokumentazioarekin.

1988az geroztik Nahitaezko Desjabetzeko Lurralde Epaimahaiaren saioen espedienteen eta balio justuaren dokumentazioa bilatzeko, Euskadiko Artxibo Nagusian kontsulta daiteke.

Gobernuaren Ordezkariordetza Euskadiko Gobernu Ordezkaritzaren menpe dagoenez, funts osagarritzat har daiteke.

Kontsultatzeko mugak:

Datu pertsonalak dituzten dokumentuak dira sarbide mugatukoak, betiere hil gabeko pertsonei buruzkoak badira.

Dokumentuen egoera fisikoa:

Egoera fisiko onean kontserbatzen dira.

Sailkapen-taula:

Gobernu Zibila (1921-2009)

1 .Gobernu eta Barne Erregimena

1.1 Idazkaritza Partikularra

1.2 Zerbitzuaren kudeaketa

1.2.1 Administrazio kudeaketa

1.2.2 Ekonomi-kudeaketa

1.2.3 Giza-baliabideen kudeaketa

1.2.4 Protokoloa

1.2.5 Prentsa-bulegoa

1.2.6 Probintziako Aldizkari Ofiziala

1.2.7 Artxiboa

1.2.8 Jendeari Arreta egitea

1.2.9 Ondasunen kudeaketa

2. Toki-administrazioa

2.1 Administrazio-kudeaketa

2.2 Toki erakundeak eratzea eta aldatzea

2.3 Araudia eta ordenantzak

2.4 Toki-ogasunak

2.5 Giza-baliabideak

2.6 Toki- erakundeen bilera eta akordioak

2.7 Ondasunak, obrak eta zerbitzuak

2.8 Araubide juridikoa

2.9 Agintariak eta alkateak

2.10 Antolaketa eta funtzionamendua

2.11 Ikuskaritza eta Aholkularitza Zerbitzuarekiko harremanak

3. Ordena Publikoa/Giza Eskubideak

3.1 Administrazio-kudeaketa

3.2 Elkarteak

3.3 Administrazio arau-hausteak

3.4 Atzerritarrak

3.5 Erlijioen gurtza

3.6 Presoak, atxilotuak, erreklamatuak

3.7 Diru-laguntzak

3.8 Aurrekari sozial eta politikoak

3.9 Ordena Publikoko polizia. Segurtasuna

3.10 Manifestazioak, bilerak eta grebak

4.Administrazio-baimenak

4.1 Administrazio-kudeaketa

4.2 Armak eta lehengaiak

4.3 Demolizioak eta obrak

4.4Establezimendu publikoak

4.5 Ikuskizunak

4.6 Ehiza eta Arrantza

4.7 Bestelako baimenak

5. Ministerioen arteko eta probintzien arteko harremanak

5.1 Administrazio-kudeaketa

5.2 Administrazio zentrala

5.3 Probintzia batzordeak eta batzorde delegatuak

5.4 Gabinete Teknikoa

5.4.1 Ikerketa eta txostenak

5.4.2 Plangintza eta jarraipena

5.4.3 Probintziako koordinazioa

5.5 Larrialdietako eta Babes Zibileko zerbitzuak

5.5.1 Babes Zibileko Burutza

5.5.2 Nahitaezko desjabetzea

5.6 Hauteskundeak eta erreferenduma

5.7 Erlazio anitzak

6.Kulturako zerbitzu periferikoa

7.Industria eta Energiako zerbitzu periferikoa

8.Informazio eta Turismoko zerbitzu periferikoa

8.1 Idazkaritza Orokorra

8.2 Prentsa

8.3 Erradiofusioa

8.4 Publizitatea

8.5 Ikuskaritza