Itsasoko bidaiarien sarrera- eta irteera-dokumentazioaren hustuketa

Nazioarteko harremanak aztertzeko oso dokumentazio interesgarria da, hots, Gipuzkoara heldu ziren atzerritarren eta bertatik atera ziren pertsonen jatorria identifikatzeko. Bi erlazio mota daude Itsasontzien mugimendua eta itsasotik bidaiatzen zuten pertsonen estatistika egiteko: alde batetik, erlazio nominalak, hots, bidaiarien izen-abizenak, jatorria, zein itsasontzian etorri ziren eta kapitainaren izena jasotzen dutenak; eta bestetik, erlazio numerikoak, hau da, hilabetean edo urtean portu batetik pasa diren bidaiarien jatorria adierazten dituenak.

Bidaiarien izen-abizenak eta itsasontzien sarrera eta irteerak jasotzen dituzten erlazio gutxi izan arren, dokumentu horien hustuketa egin da, eta Gipuzkoako Atarian topa ditzakezu digitalizatuta, bakoitzari dagokion dokumentu-sortan. Izan ere, erlazio hauek ez daude fisikoki danak elkartuta ezta bata bestearen atzetik ere. Estatistikako Probintzia Ordezkaritzak urteka eta estatistika mota bakoitzaren datuak jaso, eta elkarrekin gordetzen zen. Ondoren, datu nominal horiekin Itsasontzien mugimendua eta itsasotik bidaiatzen zuten pertsonen estatistika osatzen zen hilabeteko eta urteko erlazioak sortuz. Datu horiek Estatistikako Institutu Nazionalera (INE) bidaltzen ziren.

Itsasoko bidaiarien sarrera- eta irteera-dokumentazioaren gehiengoa Pasaiako portutik atera edo sartutako itsasontzi eta bidaiariena da, halere badaude Zumaia eta Donostiatik atera eta sartu zirenekoak. Bi esteka sortu ditugu: lehenengoa, bidaiarien eta itsasontzien informazioa jasotzen den pdf batera bidaltzen duena eta bertan bilaketak egin daitezkenak; eta bigarrena, irudi digitalak eskura dauden atariko fitxara bidaltzen duena. Erlazio mota hauen kasuan, ez dira urtero kontserbatzen. Hurrengo urteko erlazio nominalak ditu artxiboak:

1885eko bidaiarien eta itsasontzien erlazioa.pdf
Irudiak ikusi.

1913ko bidaiarien eta itsasontzien erlazioa.pdf
Irudiak ikusi.

1914ko bidaiarien eta itsasontzien erlazioa.pdf
Irudiak ikusi.

1915eko bidaiarien eta itsasontzien erlazioa.pdf
Irudiak ikusi.

1930eko bidaiarien eta itsasontzien erlazioa.pdf

1931ko bidaiarien eta itsasontzien erlazioa.pdf

1932ko bidaiarien eta itsasontzien erlazioa.pdf

1933ko bidaiarien eta itsasontzien erlazioa.pdf
Irudiak ikusi.

1934ko bidaiarien eta itsasontzien erlazioa.pdf
Irudiak ikusi.

1935eko bidaiarien eta itsasontzien erlazioa.pdf
Irudiak ikusi.

1936ko bidaiarien eta itsasontzien erlazioa.pdf
Irudiak ikusi.

1937ko bidaiarien eta itsasontzien erlazioa.pdf
Irudiak ikusi.

1938ko bidaiarien eta itsasontzien erlazioa.pdf
Irudiak ikusi.

1939ko bidaiarien eta itsasontzien erlazioa.pdf
Irudiak ikusi.