BERGARAKO EPAITEGI-BARRUTIAREN HIPOTEKEN KONTULARITZAK
Bergarako Barruti Judizialeko hipoteka kontularitzak bitan zatitzen dira, antolatzeko izan ziren sistemetan oinarrituz. Batetik, Udal Hipoteken Kontularitzak (1768-1845) daude, eta, bestetik, Barrutiko Hipoteka Kontularitzak (1845-1862). Lehenengoan kontularitzek dokumentu mota bakarra, serie bakarra, sortu zuten, kontularitza liburuak izenekoa. Bigarren garaian, Barrutiko Kontularitzako liburuek ez dute beraien izaera aldatzen, baina bai erregistro-idazpenak banatzeko era. Hala, bi liburu mota agertuko zaizkigu: batetik liburu orokorrak, non barrutiko udalerri guztiei buruzko erregistro-berriak biltzen diren; bestetik, liburu partikularrak. Azken horietan, barrutiko udalerri bakoitzak berezko liburua du.
Liburuez gain, Barrutiko Kontularitzek aurkibideak ere sortu zuten, informazioa aurkitzeko funtsezkoak direnak. Eta horren garrantzia azpimarratu beharrean gaude, ez zituztelako bigarren garaiko (“moderna” hitzarekin adierazten dena) informazioa jasotzeko bakarrik sortu; aitzitik, beraietan 1768-1844 garaiko erregistroak ere indizatzen dira (“antigua” hitzarekin adierazten dena). Pentsa daitekeenez, aurkibide horiek berebiziko garrantzia dute informazioa topatzeko eta, ondorioz, komenigarria da hasieratik horietara jotzea.
Kontsultagarri duzu hipoteka-kontularitza liburuen eta aurkibideen zerrenda, garaien eta dokumentu motaren arabera bereizita. Horretarako, interesatzen zaizun horretan klikatu besterik ez duzu .
Udal Hipoteka-kontularitza:
- Antzuolako Hipoteken Kontularitza - Kontularitzako erregistro-liburua (1773-1845)
- Aretxabaletako Hipoteken Kontularitza - Kontularitzako erregistro-liburua (1768-1845)
- Arrasateko Hipoteken Kontularitza - Kontularitzako erregistro-liburua (1768-1846)
- Bergarako Hipoteken Kontularitza - Kontularitzako erregistro-liburua (1768-1845)
- Eibarko Hipoteken Kontularitza - Kontularitzako erregistro-liburua (1768-1845)
- Elgetako Hipoteken Kontularitza - Kontularitzako erregistro-liburua (1768-1845)
- Elgoibarko Hipoteken Kontularitza - Kontularitzako erregistro-liburua (1769-1845)
- Eskoriatzako Hipoteken Kontularitza - Kontularitzako erregistro-liburua (1768-1845)
- Legazpiko Hipoteken Kontularitza - Kontularitzako erregistro-liburua (1768-1845)
- Leintz-Gatzagako Hipoteken Kontularitza - Kontularitzako erregistro-liburua (1768-1845)
- Mutrikuko Hipoteken Kontularitza - Kontularitzako erregistro-liburua (1768-1845)
- Oñatiko Hipoteken Kontularitza - Kontularitzako erregistro-liburua (1768-1845)
- Soraluzeko Hipoteken Kontularitza - Kontularitzako erregistro-liburua (1768-1845)
- Urretxuko Hipoteken Kontularitza - Kontularitzako erregistro-liburua (1768-1845)
- Zumarragako Hipoteken Kontularitza - Kontularitzako erregistro-liburua (1774-1845)
Bergarako Barruti Judizialaren Hipoteka-kontularitza (1845-1862):