Donostiako Tabakoen fabrika - Tabacalera (1852-2003)

 

Sailkapen taula

Bolumena:

3.071 kaxa, 800 plano inguru

Funtsaren garrantzia eta edukia:

Funts honetan Donostiako tabako fabrikako dokumentazioa jasotzen da. Zehazki, 1852.urtetik 2003.urtera enpresa horrek ekoiztutako agiriak biltzen dira.

Donostiako lehenbiziko tabako fabrika Garibai kalean izan zen, eta 1878ko maiatzaren 27ko Errege Aginduaz sortu zen, 1876an Foruak kendu zituztenean. Bertako instalazioen mugak kontuan hartuz, 1888an eraikin berria egiten hasi ziren, gaur egun Tabakalera izenez ezagutzen dena eta 1913an inauguratu zena.

1888.urtetik aurrera Tabakoaren Errentamendu Konpainia enpresak ustiatu zuen tabakoaren negozioa bertan, 1945ean Tabacalera, S.A.-k ordeztu zuen eta 1998.an enpresa publiko izatetik pribatu izatera pasatu zenean, Altadis, SA-ren eskuetan gelditu zen. Azkenik, 2001-2002 urteetan Donostiako tabako fabrika itxi egin zen, estatuan beste hainbatekin pasa zen moduan.

 

Funts hau Donostiako eta Gipuzkoako historia industriala ikertzeko oso aberatsa da eta hainbat ikuspegi lantzeko aukera ematen du:

  • Emakume langilearen ikuspegitik: enpresako langile gehienak emakumezkoak ziren, eta lantegi desberdinetan banatuta aritzen ziren eskulanetan. Era kolokialean, "devenadorak", "zigarrerak" eta "pitillerak" esaten zitzaien. Enpresak tabakoa ekoizteko oso makina aurreratuak zituen, baina enpresaren input nagusia emakume langile haien eskulana zen.
  • Langileriaren ikuspegitik: asistentzia-sistema propioa eduki zuten eta hainbat eskubide berezi ere bai (ikasketetarako laguntzak, etxebizitzak alokatzea, ekonomatoa). Lan-istripuetako dokumentazioa ere kontserbatzen da eta baita, ordezkaritza sindikalekoa ere.
  • Makineriaren ikuspegitik: dokumentazioaren zati bat makinen katalogoek osatzen dute.
  • Arkitekturaren ikuspegitik: Atotxa ondoko eraikinaren jatorrizko proiektuak eta planoak daude. Urteetan zehar egindako erreformak ere bai.
  • Ekonomiaren ikuspegitik: dokumentazioaren zati handi bat enpresa kudeaketaren lekuko zuzena da. Nagusiki, administrazio ekonomikoaren, ekoizpenaren, banaketaren eta salmentaren dokumentazioa da gorde dena

Kontsultarako baliabideak:

Funts hau gure online katalogoan deskribatuta dago.

Funtsaren osotasuna:

Artxibo honetan gordetzen dugun dokumentazioa Donostiako tabako fabrika zuzendu zuten enpresek (Tabakoaren Errentamendu Konpainia, Tabacalera eta Altadis-ek) kontserbatu dutena da. Beraz, hutsuneak izatea posiblea da (batez ere, langileen espedienteetan nabaritzen dena). Hala ere, enpresa horiek kontserbatu zuten guztia hemen daukagu, 2002.an Altadis enpresak Donostiako tabako fabrikako dokumentazioa hona transferitu baitzuen. 

Funts osagarriak:

Fabrika honen bilakaera ikertzeko Donostiako udal artxiboan dokumentazio interesgarria egon daitekeela pentsatzen dugu, batez ere tabako fabrika eraikitzeari buruzkoa (obra baimenak, etab.).

Funtsa kontsultatzeko baldintzak:

Funtsaren zatirik handiena kontsulta librekoa da, hots, edozein pertsonak kontsultatu dezake dokumentazioa, bai aurrez aurre artxiboan, bai Internet bidez. Halaber, badaude hainbat dokumentu-serie beraien kontsulta mugatua dela datu pertsonalen babesaren araudia dela eta: nominen ordainketak, langileen espedienteak, etab.

 

Dokumentuen egoera fisikoa: Ona

Sailkapen taula:

Tabakalera (1852-2003)

1. Zuzendaritza arloa

1.1. Gutuneria

1.2. Zirkularrak

1.3. Eskutitzak kopiatzeko liburuak

1.4. Gutuneriaren sarrera eta irteeren erregistro-liburuak

1.5. Telefaxa

1.6. Tabakoaren sektoreari buruzko azterlanak eta argitalpenak

1.7. Fabrikaren emaitzak

1.8. Inbertsio-plana

2. Arlo ekonomiko-finantzarioa

2.1.Altxortegia

2.1.1. Langileen nomina ordaintzea

2.1.1.1. Nominen zerrendak

2.1.1.2. Langileen nominak

2.1.1.3. Langileen nominei lotutako dokumentazioa

2.1.1.4. PFEZaren likidazioak

2.1.1.5. Nominari aplikatutako atxikipen judizialak

2.1.1.6. Aurrerakinen kudeaketa

2.1.1.7. Dieten ordainketa

2.1.2. Egindako ordainketak eta kobrantzak

2.1.2.1. Bankuko taloiak

2.1.2.2. Fakturak

2.1.2.3. Fakturen kopiatzailea

2.1.2.4. Ogasunari egindako likidazioak

2.1.2.5. Kutxako mugimenduak

2.1.2.6. Banku-transferentziak

2.1.2.7. Banku-kontuen mugimenduak

2.1.2.8. Altxortegiko mugimenduen laburpenak

2.2. Kontabilitatea

2.2.1. Kontabilitate-liburuak

2.2.1.1. Eguneko liburua

2.2.1.2. Liburu Nagusia

2.2.1.3. Kutxako liburua

2.2.1.4. Bankuko liburua

2.2.2. Kontabilitate-zerrendak

2.2.2.1. Kontabilitate-laburpenak

2.3. Tinbrearen kudeaketa

2.3.1. Tinbrearen erregistro-liburua

3. Industria- eta merkataritza arloa

3.1. Obrak eta instalazioak

3.1.1. Makineria

3.1.1.1. Makineriaren katalogoak eta eskemak

3.1.1.2. Makinen eta ordezko piezen prezioen zerrendak

3.1.1.3. Makineria erosteko eta instalatzeko espedientea

3.1.1.4. Makinak konpontzeko espedientea

3.1.1.5. Makinen errendimenduari buruzko txostenak

3.1.2. Eraikinaren eraikuntza eta mantentze-lanak

3.1.2.1. Eraikina eraikitzeko obrak

3.1.2.2. Hobekuntza-obrako espedientea

3.1.2.3. Eraikinaren eta tailerren planoak

3.1.2.4. Kanpoko kontratazioa

3.1.2.5. Instalazioak konpontzea

3.1.3. Obren eta instalazioen kontrola

3.1.3.1. Harrera-aktak

3.1.3.2. Ondasunen inbentarioa

3.1.3.3. Onartutako aurrekontuen aurkibidea

3.1.3.4. Onartutako aurrekontuak eta aurrekontutik kanpoko gastuak

3.2. Ondasun higigarrien erosketa

3.2.1. Produktuen katalogoa

3.2.2. Materiala erosteko espedientea

3.2.3. Eskaera-proposamenak

3.3. Hornikuntzaren kontrola

3.3.1. Tabako-hornikuntzako kontuak

3.3.2. Paketez hornitzeko kontuak

3.3.3. Materialen kontsumoaren egoera

3.4. Biltegiaren kontrola

3.4.1. Biltegira itzulitako tabakoaren erregistro-liburua

3.4.2. Biltegietara itzulitako landugabeko tabakoaren eta ebakinen erregistro-liburua

3.4.3. Paketatzeen, ontzien eta fabrikazio-tresnen erregistro-liburua

3.4.4. Laboreetan inbertitutako tabakoaren erregistro-liburua

3.4.5. Landugabeko tabakoaren beste eragiketa batzuen erregistro-liburua

3.4.6. Biltegiratutako laboreen erregistro-liburua

3.4.7. Tabako-xehearen eta destaroen erregistro-liburua

3.4.8. Tabakoaren azterketaren erregistro-liburua

3.4.9. Elaboratuen irteeraren erregistro-liburua

3.4.10. Ordezko piezen zerrendak

3.4.11. Doako laboreen kontrola

3.4.12. Elaboratuen kontuak

3.4.13. Jasotako materialen parteak eta irteeren orriak

3.5. Ekoizpenaren kontrola

3.5.1. Ekoizpenari buruzko hileko eta urteko txostenak

3.5.2. Kalitate-kontroleko urteko txostenak

3.5.3. Produkzioko jarraibideak

3.5.4. Ekoiztutako produktuen kalitate-kontrola

3.6. Banaketaren kontrola

3.6.1. Arraste-liburua

3.6.2. Lurreko garraioen gidak

3.6.3. Garraiorako lizentziak

3.6.4. Tabakoaren deklarazioa Europar Batasunean zirkulatzeko

3.7. Salmenten kontrola

3.7.1. Salmenten txostenak

3.7.2. Esportazioen espedientea

3.7.3. Tabako-makinen kontrola

3.7.4. Eskaeren zerrendak

4. Antolaketa arloa

4.1. Langileen kudeaketa

4.1.1. Langileen erregistroa

4.1.2. Langileen espedienteak

4.1.3. Langileen zehapen-espedienteak

4.1.4. Argitalpen lagungarriak

4.1.5. Absentismoaren kontrola

4.1.6. Ordezkapenen kontrola

4.1.7. Langileen kontratazioa eta enplegu-erregulazioko espedienteak (ERE)

4.2. Barne-kudeaketa

4.2.1. Guardia-liburua

4.2.2. Atezaintza-liburua

4.2.3. Memoriak

4.2.4. Artxiboaren kudeaketa

4.3. Asistentzia-sistemaren kudeaketa

4.3.1. Langileen altak eta bajak, gaixotasunagatik eta amatasunagatik

4.3.2. Gizarte Segurantzaren likidazioa

4.3.3. Lanerako ezintasunari buruzko memoriak

4.3.4. Gizarte Aurreikuspeneko Tabakalerako Mutualitatearen (MUTAPS) dokumentazioa

4.3.5. Aparteko orduen jakinarazpena

4.3.6. Laguntza eta pentsio kutxaren kudeaketa

4.4. Lan-eskubideen kudeaketa

4.4.1. Hitzarmen kolektiboak eta ordainsarien taulak

4.4.2. Ekonomatuaren altak eta bajak

4.4.3. Ekonomatuan egindako eskaerak

4.4.4. Diru-laguntzak emateko espedienteak

4.4.5. Etxebizitzak alokatzeko espedienteak

4.4.6. Etxebizitza propioa erosteko mailegu-espedienteak

4.4.7. Lan-gatazkak

4.5. Laneko osasunaren kudeaketa

4.5.1. Lan-istripuen erregistroa

4.5.2. Segurtasun eta Higiene Batzordearen bileren aktak

4.5.3. Segurtasun eta Higiene Batzordearen memoriak

4.5.4. Lan-osasunari buruzko txostenak

4.6. Ordezkaritza sindikala

4.6.1. Langileen batzordeen aktak

4.6.2. Sindikatuek banatutako lan-informazioa

4.6.3. Afiliatutako langileen kudeaketa

4.7. Kultura-jardueren kudeaketa

4.7.1. Kultura-jardueretan parte hartzea