Otazu funtsa (1412-1983)

Bolumena:

5.841 dokumentu, 96 kaxa eta karpeta bat

Garrantzia eta edukia:

Otazu funtsa mota horretako funtsen ezaugarri tipikoak dituen familia-artxiboko funtsa da. Oinarrian, funtsa osatzen duten familia bakoitzak sortutako dokumentu-multzoak elkartzearen emaitza da dokumentu-funtsa. Familia horiek enbor nagusira biltzen dira ezkontzaren edo herentziaren bidez. Bestalde, dokumentuen kontserbazioaren logika oso lotuta dago dokumentuek ondasunen, eskubideen edo ohoreen berme gisa duten funtzioarekin, eta, zoritxarrez, ia ez dira iritsi guregana ‘soilik’ izaera pribatu edo familiarra duten dokumentuak.

Funts horretan, Davalos, Arratabe eta Otazu familiak dira elkartze-sistema horretan giltzarri diren familiak. Batez ere azken horrek ematen dio batasuna dokumentu-multzo osoari, XX. mendean.

Bolumenari dagokionez, familia-enbor handienak Arrátabe eta Otazu dira; horietan, izaera ekonomikoko dokumentazioa ugaria izateaz gain, ondasunen transmisioari edo korrespondentziari buruzko dokumentu asko ere badira.

Kontsultarako baliabideak:

Gaur egun, artxiboko ikertzaileen gelan kontsulta daitezke hurrengo bi datu-base hauek:  bata, Otazu dokumentu-multzoena; eta, bestea, Alfonso Otazuren liburutegiarena.

Funtsaren osotasuna:

Artxibo-funtsa XX. mendearen amaierara arte egon zen osorik batuta, oinordetza-arrazoiengatik bi zatitan banatu zenean: Bata, funtsaren zatirik handienarekin, Zurbanoko Otazutarren orubean geratu zen. Eta bestea, zatirik txikiena, Dávalos, Ollacarizqueta eta Lebrija leinuak dituena, orubetik atera zen.

Zurbanon geratu zen funtsaren zatia Alfonso Otazu Llanak dohaintzan emandakoa da, eta, beraz, Gipuzkoako Probintziako Artxibo Historikoan kontsulta daitekeena.

Funtsaren sarrera:

Familiaren dohaintzaren bitartez.

Funtsaren osagarriak:

Davalos, Ollakarizketa eta Lebrija leinuek sortutako dokumentazioa esku pribatuetan dago.

Kontsultatzeko mugak:

Funtsaren zatirik handiena kontsulta librekoa da, hots, edozein pertsonak kontsultatu dezake dokumentazioa, bai aurrez aurre artxiboan, bai Internet bidez. Halaber, badaude hainbat dokumentu-serie beraien kontsulta mugatua dela datu pertsonalen babesaren araudia dela eta.

Dokumentuen egoera fisikoa:

Dokumentuak egoera fisiko onean kontserbatzen dugu.