Azaroaren 7an San Juan ontziaren erreplika uretaratu da. Ba al zenekien gaur arte eraman gaituen ibilbide guztia 70eko hamarkadan hasi zela, Selma Huxleyk San Juanen existentziaren arrastoan jarri zuen dokumentu bat aurkitu zuenean?
Dokumentua, 1566ko ekainaren 8an Orion idatzi zutzen. Bi marinelek, Simon eta Domingo Echanizek, Domingo de Hoa eskribauari ematen dioten botere bat da, San Juan itsasontzia hondoratzean Ternuan geratu zirenen mareajeengatik zegozkien bale-koipe kupelak erreklamatu ahal izateko. Bere erreferentzia: AHPG-GPAH 3/1792, A: 41r-42r.
Bada, dokumentu horretan hondoratzea aipatzen da, eta gertatu zen lekua, Buetes. Selmaren ikerketa luze baten ondoren, egungo Red Bayrekin (Ternua, Kanada) erlazionatu ahal izan zuena.
Behean daukazu dokumentuaren digitalizazioa bere transkribaketarekin. Transkribaketa ikusteko jarri xagua dokumentuaren irudiaren gainean eta esaldiz esaldi transkribaketa ikusiko duzu. Dokumentua handitzeko mugitu goiko bola urdina eskuinera, dokumentua mugitzeko, xagurekin mugitu gora beltzezko eremuan.
Nahiago baduzu, osorik eta bere testuinguruan ikus dezakezu gure artxiboen atarian