Kanadan idatzitako dokumentu zaharrenetariko batzuk Gipuzkoan kontserbatzen ditugu
Michael Barkham-en lanak (eskerrik asko Michael!) Hondarribiko arrantzale batek gaur egungo Kanadan emandako testamentuaren garrantzia azpimarratu du. Aurkikuntza honek Ternuan emandako dokumentuen zerrenda aurkezteko aukera ematen digu. Dokumentu hauek XVI eta XVII. mendean idatzita daude.
Kasu guztietan dokumentuak marinelek idazten dituzte Ternuan dauden bitartean, arrantzatik bueltan etortzean dokumentuak protokoloan sartzen dituzte lege balioa izan dezaten eta horrexegatik ailegatu zaizkigu gaur egundaino.
Hondarribiko Domingo Luzaren testamentuaren gaineko informazioa Maria Martin Aginaga bere alargunak sustatua. Luza Ternuan hil zen.
6 orri
Edukiera edo garrantzia: Testamentua jatorrizkoa da eta Donostiako eskribau den Juan Blancaflorren aurrean pasatua. Blancaflor Ternuara joan zen expedizioarekin. Dokumentu hau Kanadan egindako zaharrenetariko bat da.
‘… y de los testigos de yuso escritos, que fue fecho en el puerto de Plazençia que es en las / partidas de Terranoba a quinze dias del mes de mayo de mill e quinientos y / sesenta y tres años seyendo presentes por testigos maestre Miguel de Aguirre…’
Domingo Luzaren testamentuko pasartea, 1563 (AHPG-GPAH 3/3359, A:54v)
Sabat de Landak emandako betekizuna Joanes Landergorrietari Joanes Lezok utzitako zor bat kitatzeko.
3 orri
Edukiera edo garrantzia: Barnean Kanadan emandako jatorrizko agiria. Zorra 20 dukatekoa da lau txalupa erosteagatik. Zorra Ternuako Chateo badian sortu zen.
---------------------------
Joanes de Etxanizek Ternuako Breton-eko badian emandako testamentua protokoloan sartzeko autoak. Etxaniz Orioko auzotarra zen.
8 orri
Argitalpenak: Dokumentua transkribituta dago, ikus Huxley, Selma. 'Los Vascos y las pesquerías transaltlánticas, 1571-1713', Itsasoa 3 - Los vascos en el marco Atántico Norte. Etor, Donostia, 1992. 116-117 orriak.
‘M(aes)e J(ua)n de Arriaga, çirujano, v(ecin)o de la v(ill)a de Çarauz, como mejor lugar aya / de d(e)r(ech)o presento ante V.M. este testamento y ultima vo-/luntad original de J(oa)n(e)s de Echaniz v(ecin)o que fue de esta v(ill)a de Orio de-/funto en Gran Baya, en el puerto de Breton de la probincia/ de Terranoba, en la nao de Martin de Hernando, capitan Nicolas de…’
Joanes Etxanizen testamentua protokoloan sartzeko eginiko auto baten pasartea, 1585 (AHPG-GPAH 3/1808, A:42r)
Testamentu eta ondasun inbentarioaren protokolizazioa, Ternuan marinel ari zen Zubietako Domingo Petriartzarena.
8 orri
Edukiera edo garrantzia: Luis Aizpuruk eginiko eskaera bere emaztea den Katalina Petriartzak Domingo Petriartzaren oinordetza jaso dezan. Domingo Ternuan hil zen. Domingok, kapitainaren bitartez, memorial bat uzten du non jasotzen den bere nahia. Memoriala Ternuako 'Los Hornos'eko portuan ematen du. 1630 urteko uztailaren 6ean, Los Hornosen sinatutako testamentua erantsi da. Baita marinelaren kutxan dauden objektuen inbentarioa.
Argitalpenak: Dokumentua transkribituta dago, ikus Huxley, Selma. 'Los Vascos y las pesquerías transaltlánticas, 1571-1713', Itsasoa 3 - Los vascos en el marco Atántico Norte. Etor, Donostia, 1992. 185-186 orriak
Autoak, Maria San Juan Garrok bultzatutakoak, Ternuan hil zen bere senarrak emandako testamentuko memoriala onartua izan zedin.
5 orri
Edukiera edo garrantzia: Barnean itsasontziko kapitainan idatzitako memoriala '...en el paraje de la ysla de San Jorge que es en el canal de Gran Baya...'.
Argitalpenak: Dokumentua transkribituta dago, ikus Huxley, Selma. 'Los Vascos y las pesquerías transaltlánticas, 1571-1713', Itsasoa 3 - Los vascos en el marco Atántico Norte. Etor, Donostia, 1992. 184 o.